NNPEK-k birziklatu daitezkeen ogitartekoak biltzeko poltsak banatu ditu Nafarroako bost eskolatan

Zizurko Erreniega eskolak, Iruñeko Lago de Mendillorri eskolak, Monteagudoko eskolak, Carcarko eskolak eta Zangoza ikastolak haur eta lehen hezkuntzako ikasleen artean NNPEK-k emandako ogitartekoak biltzeko poltsak banatu dituzte. Ogitartekoak biltzeko poltsa birziklagarriak, berrerabilgarriak eta garbi daitezkeenak dira, eta Nafarroako Gobernuaren eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren sostenguarekin egin dira. NNPEK-ren kanpaina iraunkor honekin...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Zizurko Erreniega eskolak, Iruñeko Lago de Mendillorri eskolak, Monteagudoko eskolak, Carcarko eskolak eta Zangoza ikastolak haur eta lehen hezkuntzako ikasleen artean NNPEK-k emandako ogitartekoak biltzeko poltsak banatu dituzte.

Ogitartekoak biltzeko poltsa birziklagarriak, berrerabilgarriak eta garbi daitezkeenak dira, eta Nafarroako Gobernuaren eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren sostenguarekin egin dira. NNPEK-ren kanpaina iraunkor honekin ingurumen hezkuntza eta kontsumo arduratsua sustatu nahi da, ogitartekoak biltzeko poltsak objektu oso erabilgarriak baitira plastikoa eta aluminio papera ez erabiltzeko.

Bestalde, ogitartekoak biltzeko poltsak bide bat dira hondakinen inpaktua murrizteko ingurugiroan, hondakin onena sortzen ez dena baita. NNPEK-n uste dugu eguneroko ohiturak aldatu behar ditugula hondakinak murrizteko. Hau dela eta, NNPEK-ren kanpainak plastiko poltsak eta aluminiozko papera amaitzera lagundu nahi du, gure egunerokoan erabiltzen ditugun objektu hauek oso kutsagarriak dira. Ogitartekoak biltzeko poltsa hauen bidez NNPEK-k bere ekarpen txikia egin nahi du plastikozko poltsak desagertzeko bidean. Hori dela eta, Nafarroako eskoletan banatu dituzte.

Horrez gain, ogitartekoak biltzeko poltsak eskuratu dituzten bost eskolek ingurumen proiektu iraunkorrak dituzte martxan haien eskoletan, eta horrek erakusten du eskola komunitate osoaren kontzientziazioa ingurumenaren alde egiteko sustatzen dutela, ekintza txiki handiekin, bizi garen mundua ahal den moduan hobetzeko.

 

Monteagudoko eskola

Ikasleek egunerokoan ardurak hartu dezaten, Monteagudoko eskolan ikasleak beraiek dira sortzen dituzten hondakinen erantzuleak. Horretarako, klase guztietan arduradunak izendatzen dira eta zakarrontzi egokia aukeratu behar dute haien hondakinak egunero hamaiketakoaren orduan dagokienean botatzeko; horretaz gain, hirugarren zikloko ikasleak ostiral guztietan papera biltzen dute birziklatzeko eta haur hezkuntzako ikasleak astean behin ateraldia egiten dute edukiontzi horian ontziak botatzeko.

 

Carcarko 'Virgen de Gracia' eskola

Landa eskola da Carcarkoa. Bertan 68 ikasle daude, haur hezkuntzatik lehen hezkuntzako seigarren mailara arte. Bertan, jarduera ekologikoak eta birziklatze jarduerak egiten dituzte, badakitelako oso garrantzitsua dela haurren sentsibilizazioa lantzea haien egunerokoan praktikara eramateko.

Beste jardueren artean, birziklatzen dute eta helburu solidarioentzat tapoiak biltzen dituzte, eta baita ere Dravet sindromerako erabilitako errotulagailuak. Era berean, jarduerak egiten dituzte birziklatutako materialekin (komuneko paperarekin, arrautzak gordetzeko ontziekin, xaboia erabilitako olioarekin) eta hauek guztiak azoka solidarioetan saltzen dituzte,  bildutako diru guztia GKE desberdinetara bideratzen da.

Hau guztia gutxi balitz, Carcarko eskolan elikagai ekologikoen tailerrak eta hitzaldiak antolatzen dira, guztien osasuna hobetzeko helburuarekin, eta, era berean, ingurugiroa zaintzeko xedez.

 

Zizurko Erreniega eskola

Pertsona guztientzat mundu hobea nahi dute Erreniegako ikastetxean. Horretarako, Erreniegan hausnarketa egin dute uzten duten arrastoa ahalik eta txikiena izan dadin. Modu arduratsu batez kontsumitu eta birziklatu behar dutela argi dute.

Bertan erabiltzen duten paper guztia paper birziklatua da eta baita ere pilak eta tonerrak biltzen dituzte. Horrez gain, konpromisoak hartu dituzte; hala nola, gela guztietan papera birziklatzeko kutxa dute eta haurrek patioan edukiontzietan sailkatzen dituzte haien hamaiketakoen hondakinak.  Bestetik ere berogailuen kontsumo arduratsua sustatzen dute.  Horretarako, ezinbestekoa da  geletan  gaia lantzea aldez aurretik eta irakasleen inplikazioa.

 

Lago de Mendillorri eskola

Mendillorriko eskola Iruñeko Udaleko Ikastetxe fotovoltaikoen sareen barnean dago, hau da, eguzki plakekin argia sortzen dute. Hezkuntza-komunitatea eta bisitariak sentsibilizatzea da instalazio hauen helburua. Horregatik, bada, eraikinez kanpotik ere erraz ikustekoa da sarea, kartelen bidez, hezkuntza-ondorioak herritar guztiei zabaltze aldera. Panel interaktiboak dituzte eskolan eta tenperatura, irradiazioa eta egunero sortutako energiaren datuak agertzen dira.

Horretaz gain, lau zakarrontzien bilketa egiten dute eta klase bakoitzean arduradun bat dago birziklapena ongi egiteko eta edukiontzi orokorrera eramateko. Plastikozko tapoiak ere biltzen dituzte hainbat proiekturako.

 

 

Zangozako ikastola

Asko dira Zangozako ikastolan aurrera eramaten dituzten jarduerak ingurugiro kaltea murrizteko. Saiatzen dira Zangozan geroz eta kotxe gutxiago erabiltzea ikastolara etortzeko, Lurraren eguna ospatzen dute eta guraso eta ikasleen aldetik baso jasangarriaren jarraipena egiten dute eta Oinez Basoko mantentze lanetan parte hartzen dute ere.

Gainera, arlo kurrikularrean sustatzen dute ikasleak ingurugiroaren hezkuntzan konpetenteak egitea inguruarekiko erabaki arduratsuak hartzeko gaitasunak garatuz. Energia kontsumo arduratsua eta birziklapena, murrizketa eta berrerabilpena bultzatzen dute, besteak beste.

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org