NNPEK-ren kanpainak plastiko poltsak eta aluminiozko papera amaitzera lagundu nahi du. Gure egunerokoan erabiltzen ditugun objektu hauek oso kutsagarriak dira. Plastikoak urtero milioi bat itsas hegazti hiltzen ditu, 100,000 itsas ugaztun eta hainbat eta hainbat arrain. Gugandik urrun dauden datuak iruditu arren, inguruan ere eragiten gaitu: joan den urtean Greenpeacek 600 litro plastiko bildu zituen Arga Ibaian Iruñetik igarotzen den 500 metrotan. Hondakin hauek, lehenago edo beranduago, Mediterraneo itsasoan amaituko lukete. Bestalde, aluminiozko paperarekin bilduta egon diren jakiek arriskua dute aluminioarekin kutsatzeko.
Etilenoz osatuta daude plastiko poltsak. Gas eta petroliotik eratorritako produktua da eta 400 urte gutxienez kostatzen zaio degradatzea. Gutxika-gutxika, ibaietatik itsasora doaz, eta bertan, ozeano korronte handiak bat egiten dutenean plastikozko uharte handiak sortzen dira. Hau da gizakiok ikusten duguna, plastikoen %15a, beste %70ak itsas hondoan bukatzen duelako. Hauek guztiak mikroplastikoak izatera pasatzen dira, eta elikadura kate bihurtzen dira, milaka espeziek jakiekin nahasten baitute.
Frantziak, Senegalek eta Marokok, adibidez, plastikozko poltsen erabilera debekatu dute. Irlanda eta Ingalaterra, bitartean, poltsekin bukatzeko neurriak hartzen ari dira. Espainian, Gobernuak 2011ko martxoan hondakinen lege baten aurreproiektua onartu zuen, eta horren bidez gutxika -gutxika erabilera bakar bateko poltsen kontsumoa gutxitu nahi du, 2018an guztiz ezabatu arte.
Bestalde, aluminioaren industria oso kutsagarria da. Horren adibide da 2012an egindako ikerketa bat. Bertan dioenez, aluminiozko paperarekin bilduta egon diren jakiek arriskua dute, toxiko hau bereganatzeko, eta, hortaz, irensteko. “Aluminio paperaren erabilerak laguntzen du egunero aluminioa ahora eramatea kozinatutako jakien bidez”, dio ikerketak.
Espainian 650 milioi euro baino gehiago gastatzen dira aluminiozko paperean ogitartekoak biltzeko eta eramateko janaria gordetzeko. Brasil, Frantzia, Alemania eta Belgikan, adibidez, debekatu dute aluminiozko papera erabiltzea elikagaiak biltzeko. Espainian, aldiz, ez dago debekatuta. Hainbat ikerketek diote aluminioak jakiak kutsatzen dutela.
Ogitartekoak biltzeko poltsa hauekin, NNPEK-k bere ekarpena egin nahi du plastikozko poltsak desagertzeko bidean. Hori dela eta, Nafarroa osoko eskoletan banatuko dituzte. Banaketa Arguedasen hasiko da, Arguedaseko II. Jasangarritasunaren Jardunaldietan, Heliantok kolektiboak antolatuta eta heldu den martxoaren 17tik eta apirilaren 8ra arte izanen direnak.
Birziklatutako materialarekin egindako poltsa ekologikoak dira, berrerabilgarriak eta garbi daitezkeenak. Nafarroako Gobernuaren eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren sostenguarekin egin dira.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org