Bartzelonako Alimentaria azokara joanen dira Nafarroako 11 enpresa ekologiko

Apirilaren 16tik 19ra NNPEKeko 11 enpresa ekologiko Bartzelonara joanen dira Alimentaria 2018 azokan parte hartzera. Sektorean oso ezaguna da azoka, 1976. urtean lehen edizioa ospatu zuenetik.   Horrez gain, nabarmena da Alimentaria azokako konpromisoa elikagai ekologikoak erakusteko  azken urteetan eta hori dela eta Nafarroako ekoizleak bertara joanen dira haien kalitate handiko elikagaiak erakustera. Espezializatutako sei areto nagusi daude azokan: ardoa, haragi...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Apirilaren 16tik 19ra NNPEKeko 11 enpresa ekologiko Bartzelonara joanen dira Alimentaria 2018 azokan parte hartzera. Sektorean oso ezaguna da azoka, 1976. urtean lehen edizioa ospatu zuenetik.

 

Horrez gain, nabarmena da Alimentaria azokako konpromisoa elikagai ekologikoak erakusteko  azken urteetan eta hori dela eta Nafarroako ekoizleak bertara joanen dira haien kalitate handiko elikagaiak erakustera. Espezializatutako sei areto nagusi daude azokan: ardoa, haragi produktuak, esnekiak, kontserbak eta aurrez prestatutako jakiak eta kontsumo handia.

 

Nafarroako Gobernuko Gourmet Erreinua standean parte hartuko dute 9 enpresa ekologikok: Pedro Luis Kontserbak, El Navarrico kontserbak, Anko kontserbak, Fridela, Artajo olioa, Coposa, Orreaga gaztak, Camporel Delicatesen eta Vega del Castillo upeltegia. Bestetik, Gumendi eta Finca La Noria bakarka parte hartuko dute azokako gune ekologikoan.

 

Aukera oso ona da azoka sektoreko harremanak egiteko eta elikagai ekologikoak ezagutzera emateko, Espainiako elikagai industria mundu mailan oso garrantzitsua delako hainbat sektoretan eta bide horretan, Alimentaria erreferentziazko azoka da. Nazioarteko milaka ekoizle joan ohi dira azokara kalitate handiko elikagaien bila.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org