Ezinbesteko hitzordua da Bioterra azoka produktu eta zerbitzu ekologikoen profesionalentzat eta kontsumitzaileentzat. Urtero Irunen antolatzen da, eta aurten, NNPEK-ko 11 enpresa ekologikok parte hartuko dute bertan bihartik aurrera, ekainaren 1a. Nafarroan ekoizten diren jaki ekologikoak erakutsiko dituzte Ficoban ekainaren 3ra arte, igandearekin.
11 enpresez gain, NNPEKk postua jarriko du Bioterran Nafarroan sektore ekologikoan egiten den lana ezagutzera emateko. Casa Paulina (eztia eta marmeladak), Gobeies (ahabiak eta perretxikoak) , Pastas Martinelli, Naturcook (kroketa beganoak), Reyno Verde (mintegia), Ollaondo (arrautzak, gaztak eta yogurtak), Luis Gil Pagola (olioa), Trigolimpio (haragia), Bodegas Mendiko (ardoa), Quesos Uharte Gazta eta La Corraliza de Don Pablo (olioa) enpresak izanen dira bertaratuko direnak ekainaren lehen asteburuan Iruneraino.
BIOTERRA garapen iraunkorrean eta kontsumo arduratsuan kontzientziatuta dauden profesionalek eta erabiltzaileek galdu ezin duten hitzordua da. Aurten 170 erakusketarik parte hartuko dute bertan, eta hiru 'mundutan' sailkatuko dira. Bioterra munduan nekazaritza ekologiko ziurtatutako elikagai-enpresak egonen dira, %100 organiko ziurtatua dauden ehungintzakoak, kosmetika ekologiko ziurtatukoak, ekoturismo ekoturismoak.... Naturall mundua, berriz, osasun eta ongizate gunea izanen da. Kosmetika eta higiene naturaleko produktuak, ehungintzakok eta osagarri naturalak, habitat osasungarria, terapia naturaletarako osagarriak, erremedio naturalak, prentsa espezializatua eta abar aurkituko dituzu bertan. Azkenik, Geobat munduan bioeraikuntza, energia berriztagarriak, efizientzia energetikoa eta kudeaketa ekologikoarekin lotutako enpresak daude. BIOTERRAn ere hitzaldiak, erakusketak eta jarduera anitzak egongo dira bai profesionalei eta publiko orori zuzenduta.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org