Nafarroako 13 enpresa ekologikok Bartzelonako Bioculturan parte hartzen ari dira

Urtero Bartzelonan ospatzen den Biocultura azoka hitzordu ezin hobea da produktu ekologikoak ezagutzera emateko eta sektorean zubi lanak egiteko. Horregatik, NNPEKeko 13 enpresa ekologikoak Bartzelonan daude maiatzaren 3tik, Nafarroan ekoizten diren elikagai ekologikoak erakusten.   Heldu den maiatzaren 6ra arte, Nafarroako Gobernuko standean egonen dira zortzi enpresa ekologiko: Casa Paulina eztia eta marmeladekin, Gumendi fruta eta barazkiekin, Gobeies ahabiekin,...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Urtero Bartzelonan ospatzen den Biocultura azoka hitzordu ezin hobea da produktu ekologikoak ezagutzera emateko eta sektorean zubi lanak egiteko. Horregatik, NNPEKeko 13 enpresa ekologikoak Bartzelonan daude maiatzaren 3tik, Nafarroan ekoizten diren elikagai ekologikoak erakusten.

 

Heldu den maiatzaren 6ra arte, Nafarroako Gobernuko standean egonen dira zortzi enpresa ekologiko: Casa Paulina eztia eta marmeladekin, Gumendi fruta eta barazkiekin, Gobeies ahabiekin, Martinelli Pasta, Lakabe ogia eta pastekin, Finca La Noria barazki saskiekin, Bioandelos ogiarekin eta La Corraliza de Don Pablo olioarekin. Bestetik, azokan parte hartzen ari dira Josenea,  Cosmoética, Aceites Artajo, Equimercado eta Caramelos El Caserio.

 

Nazioarteko azokak aurten 25. edizioa betetzen du. Estatu mailan ospatzen den azoka garrantzitsuena da eta 700 erakusketari inguruk parte hartzea aurreikusten da. Halaber, 70.000 bisitaria izan ohi du azokak. Denera, 18.000 elikagai ekologiko egonen dira bertan, eta horretaz gain, sektore ekologikoko beste hainbat produktu eskainiko dira. Garbiketa eta kosmetikarako produktuak osagai ziurtatuekin; ehun organikoak, material ekologikoak, altzairuak eta etxebizitzentzako apainketa; energia berriztagarriak; terapia eta medikamentu osagarriak; aurreztea eta birziklapena; ekologia; ingurugiroa; landa turismoa eta atseden hartzeko etxeak; jostailuak, eskulanak; musika; liburuak eta aldizkariak.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org