Nafarroako 15 ardo ekologikok saria jaso dute Ecovinosen

Nafarroako ardo ekologikoak haien ospea handitzen ari dira eta horren adibide argia da Errioxako Ecovinos sariketan protagonismo handia izan dutela. Hain zuzen ere, Nafarroako sor-markak lau urre eta zilarrezko bederatzi domina lortu ditu. Gainera, Nafarroan ekoitzitako baina Errioxako sor-marka duten bi ardok jaso dute urre eta zilarrezko domina. Denera, Nafarroako lau upeltegietako 15 ardo sarituak izan dira.   Mendigorria Upeltegietako Cátulo Rosado Orgánico ardoak...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Nafarroako ardo ekologikoak haien ospea handitzen ari dira eta horren adibide argia da Errioxako Ecovinos sariketan protagonismo handia izan dutela. Hain zuzen ere, Nafarroako sor-markak lau urre eta zilarrezko bederatzi domina lortu ditu. Gainera, Nafarroan ekoitzitako baina Errioxako sor-marka duten bi ardok jaso dute urre eta zilarrezko domina. Denera, Nafarroako lau upeltegietako 15 ardo sarituak izan dira.

 

Mendigorria Upeltegietako Cátulo Rosado Orgánico ardoak jaso du urre medaila bat. Harekin batera,  urrezko domina jaso dute ere Bagordi Upeltegiko Usoa de Bagordi Blanco, Lezaun Upeltegiko Egiarte Reserva, Quaderna Víako Be Bike Tempranillo eta Mendigorriako  Lúculo Blanco.

 

Horrez gain, Nafarroako sor-marka duten bederatzi ardok urrezko domina eskuratu dute. Quaderna Vía maceración carbónica, Lezaun Gazaga, Quaderna Vía Reserva, Usoa de Bagordi blanco ferm. Barrica , Be Bike Graciano eta Quaderna Viako Neleman Tempranillo, Quaderna Vía Crianza, Be Bike Merlot Sin Sulfitos eta Ladera de Garín ardoek sarituak izan dira Ecovinos sariketan zilarrezko dominarekin.

 

Sariketa honen helburua ardo ekologikoak eta haien kalitatea sustatzea da. Errioxako Nekazaritza, Abeltzaintza eta Ingurugiro Kontseiluak antolatzen du, CPAER Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseilua eta Cultura Permanente elkartearekin batera. Esan bezala, ardogintzan ekoizten diren ardo ekologikoak ezagutzera ematea eta ardo hauen kontsumo arduratzea sustatzea da bilatzen dutena.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org