Heldu den irailaren 7, 8 eta 9an Iruñean izanen da Antzinako tomate ekologikoaren IV. Azoka. Aukera ezin hobea tomate zale guztientzat mota eta izen bitxiko tomate asko dastatzeko: De Kilo, Feo de Tudela, Morado Tardío, Corazón de Fitero, Negro Crímea, Baztan eta abar. Azokak helburu bikoitza du. Batetik antzinako tomateen barietate desberdinak ezagutzera ematea eta bestetik jakitera eman gaur egun kontsumitzen ditugun tomateak hautespen genetikoa eta bestelako laborantza tekniken ondorio direla.
Hortaz, antzinako tomateen barietate desberdinen alde egitea nekazari txiki askoren lana ikustarazi eta aitortzea suposatzen du. Euren lanarekin tomateari lotutako ezagutza babestu, biodibertsitatea sustatu eta kalitate organoleptiko handiko tomateak lortzea ahalbidetzen dute. Hori dela eta, benetako tomateen zaporea dute tomate hauek.
Jarduera desberdinak egonen dira azokan: tomate dastaketak eta horiekin egindako zopen dastaketak, tomate katak, tomate hazien trukaketa eta tomatearen bidaiak erakutsiko dituen erakusketa bat. Honen bidez, jakin ahalko da hurbileko tomate ekologikoaren eta tomate industrialaren arteko aldeak. NNPEK-k antolatu du.
Irailaren 7an antzinako tomateen eta antzinako tomatez egindako zopa hotzen dastaketa egingo da, Descalzos Igogailua eraikinean, Iruñeko Descalzos kaleko 56. zenbakiaren bigarren solairuan. Nahi duen orok izena eman ahalko du Iruñeko informazio eta turismo bulegoan. Hurrengo egunean, irailaren 8an, antzinako tomateen herri dastaketa egingo da Berriozarko natur gelan 19:00etan. Parte hartzaileek haien tomateak eraman behar dituzte 18:00etan. Azkenik, larunbatean, azokari amaiera emateko Iruñeko San Nicolas plazan zenbait ekintza ekintza eta jarduera burutuko dira. 11:00etatik aurrera eta 14:00ak arte.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org