Helianto kolektiboak eta Cabodevilla anaiek jaso dituzte NNPEK sariak erakundearen Batzar Nagusian

Gaur goizean NNPEK Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren Batzar Nagusia ospatu da Kondestable Civiboxean. Bertan, Erriberako Helianto kolektiboak eta Paco eta Joaquín Cabodevilla anaiek jaso dute NNPEK sariak sektore ekologikoan egin duten lanagatik. NNPEK sarien lehen edizioa izan da aurtengoa. Ekitaldian sektoreko 50 operadore baino gehiago bildu dira eta Nafarroako ekoizpen ekologikoaren egoera ikertu dute.  Horrez gain, kontrol eta ziurtatze gaiei...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Gaur goizean NNPEK Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren Batzar Nagusia ospatu da Kondestable Civiboxean. Bertan, Erriberako Helianto kolektiboak eta Paco eta Joaquín Cabodevilla anaiek jaso dute NNPEK sariak sektore ekologikoan egin duten lanagatik. NNPEK sarien lehen edizioa izan da aurtengoa.


Ekitaldian sektoreko 50 operadore baino gehiago bildu dira eta Nafarroako ekoizpen ekologikoaren egoera ikertu dute.  Horrez gain, kontrol eta ziurtatze gaiei buruz, sustapenari eta salmenta puntuei buruz hitz egin da hiru taldetan banatuta. Edorta Lezaun NNPEK-ko lehendakariak gidatu du batzarra.

 

Batzarraren ostean, NNPEK sarien lehen edizioa ospatu da. Sari berri hauek hainbat kolektibo eta pertsonen ibilbidea saritu nahi ditu, nekazaritza ekologikoaren alde lan egin dutelako. Isabel Elizalde Ingurumenaren, Tokiko Administrazioaren, Landa Garapenaren eta Lurralde Antolamenduaren kontseilaria bertaratu da sari banaketara. Sarituen lana aitortzeaz gain, Nafarroan sektore ekologikoak duen garrantziaz mintzatu da Elizalde. “Nafarroako Gobernuak bere konpromisoa berresten du eta jakinarazi nahi dizuegu tresna guztiak martxan ditugula aurrera egiteko”, adierazi du.

 

Bestalde, Edorta Lezaunek azken urte honetan operadore gehiago sektore ekologikora pasa direla jakinarazi nahi izan du. “Urtea zifra onekin amaitzea espero dugu, joera hori baita. Daramagun urtean %9an hazi egin da operadoreen kopurua, eta azalera ekologikoa, berriz, %15”. Gainera, helburua da 2020an Nafarroan lantzen den labore soroen %10a nekazaritza ekologikokoa izatea, 77.500 hektarea inguru.

 

Batzar Nagusiko beste helburu batzuk izan dira: Nafarroako Gobernua gero eta gehiago inplikatzea erosketa publikoaren bidez, jantokietarako elikagai ekologikoak banatuz; salmenta puntua zabaltzea; hurbileko erosketak eta kontsumo zirkuitu laburrak sustatzea eta ekoizpen ekologikoaren gainean herritarrak kontzientziatu. Gaur egun, Nafarroak badu 1.300 elikagai baino gehiago ziurtatuta.

 

NNPEK Sariak 2017

”2017ko Erakunde Kolaboratzailearen Saria” Helianto Kolektiboak jaso du. Irabazi asmorik gabeko elkartea da Helianto. Pertsona konprometituak osatzen dute eta haien helburua da Erriberan ingurugiro baloreak eta balore jasangarriak garatzea eta zabaltzea. Hortaz, ekintza eta proiektuen bidez ingurugiroaren babesa bilatzen dute, kultura jasangarri bat ezarriz eta tokian tokiko lana bilatuz. Nabarmentzekoa da joan den apirilaren 25ean Heliantok NNPEK-k antolaturiko LORATEGIARI ERASO dinamikan parte hartu zuela. Bertan, erabilerarik gabeko lorategi bat baratz ekologiko batean bihurtu zuten.

 

Bestetik, “Bizitza Nekazaritza Ekologikoari emana Saria” Paco eta Joaquín Cabodevilla anaiek jaso dute. Joaquín eta Paco Cabodevilla anaiek Nafarroan ekologiaren alde apustu egin zuten duela urte asko. Oloriz herrian dute haien ustiategia eta bertan nekazaritza biodinamikoa aurrera eramaten dute. Ospe handia dute bi anaiek sektore ekologikoan eta NNPEK-k haien ibilbidea saritu nahi izan du.

 

Gainera, CRAE-ko (Espainiako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseilua, NNPEK-ren aurrekaria) 1994ko poster batean agertzen dira. Nafarroan nekazaritza ekologikoan hasi ziren lehenengoak agertzen dira bertan, guztiek aipamen bat jaso dute.

 

Sari banaketaren ostean aperitiboa egon da Piparrika baratzean elikagai ekologikoekin eta ondoren bazkaria.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org