NNPEK-k berrerabiltzeko poltsak banatuko ditu saltoki handietan elikagai ekologikoak erostean

    Gero eta saltoki handi gehiagok elikagai ekologikoak eskaintzen dituzte eta erosketa ekologikoak  saria izanen du irailaren 29tik urriaren 7ra saltoki handietan. NNPEK-k Carrefour, Eroski, Eleclerc, BM eta Hipercorren babesarekin, berrerabiltzeko poltsak banatuko ditu elikagai ekologikoak erosten dutenei saltoki handi hauetan.   Esan bezala, azken urteetan saltoki handiak gero eta elikagai ekologiko eta osasungarri gehiago saltzen ari dira, kontsumitzaileek hala...

    Elkarbanatu

    Elkarbanatu

    Gero eta saltoki handi gehiagok elikagai ekologikoak eskaintzen dituzte eta erosketa ekologikoak  saria izanen du irailaren 29tik urriaren 7ra saltoki handietan. NNPEK-k Carrefour, Eroski, Eleclerc, BM eta Hipercorren babesarekin, berrerabiltzeko poltsak banatuko ditu elikagai ekologikoak erosten dutenei saltoki handi hauetan.

     

    Esan bezala, azken urteetan saltoki handiak gero eta elikagai ekologiko eta osasungarri gehiago saltzen ari dira, kontsumitzaileek hala eskatzen dutelako. Ingurumenarekiko ardurak, oreka ekologikoak eta baliabide naturalen arrazionalizazioak produktu ekologikoak kontsumitzera bultzatu du gizartea. Sektorea gero eta gehiago zabaltzen ari da eta kontsumitzaileek gero eta aukera gehiago dituzte elikagai ekologikoak erosteko.

     

    Astebetez, NNPEK-k stand bat izanen du aurretik aipatutako saltokietan eta berrerabili daitezkeen poltsak banatuko ditu elikagai ekologikoen erosle guztiei. Heldu den irailaren 29an, ostiralarekin, CARREFOURren txanda izanen da ( (Barañain etorbidea z/g, Ponsal Eraikina 31008 Iruñea). 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara elikagai ekologikoak erosten dituzten pertsona guztiei poltsa banatuko zaie. Larunbatean, berriz, NNPEK-ren standa EROSKI IRUÑAra lekualdatuko da ( Donostiako errepidea, km 31013 Iruñea) 10:30etatik 14:30etara. E. LECLERC saltokian (La Morea auzoa z/g 31191 Cordovilla) urriaren 4ean izanen da, 12:00etatik 13:30etara eta 18:00etatik 20:30etara.

     

    BM Antso Azkarra saltokian ( Antso Azkarra 67 31007 Iruñea) erosketa ekologikoak ere saria izanen du. Urriaren 6an, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etatik 20:30etara elikagai ekologikoak erosten dituztenek poltsa bat eskuratuko dute. Azkenik, urriaren 7an, HIPERCORen ( Intxaurdia kalea, 5. Uharte-Itaroa) izanen da standa. Goizeko 11:00etatik eta 15:00etaraino berrerabiltzeko poltsak banatuko dira. Ez zaitez geratu zure poltsarik gabe!

    Bilatu

    Kategoria zabalduenak

    Artikuluak dataren arabera

    Buletina

    Izena eman!

    Harpidetu!

    Ez galdu azken istorio eta promozioak

    jakin nork sortzen duen ECO

    Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

    Jarraitu gaitzazu!

    Egunean egoteko

    Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org