Sarbilek irabazi du ustiategi emankorrenaren saria Elizondoko behi pirenaikoaren lehiaketan

  Sarbilek irabazi du ustiategi emankorrenaren saria Elizondoko behi pirenaikoaren lehiaketan   Jaitzeko Sarbil SAT  abeltzaintza ekologikoak saria irabazi zuen Elizondoko XXX. Behi azienda pirenaikoaren lehiaketan ustiategi emankorrena izateagatik, 210 behi eta 213 erditzeengatik. Behi batek bi aldiz erditu zuen urte berean. Lehiaketa joan den irailaren 25ean izan zen Elizondon eta 71 sari banatu zituen....

Elkarbanatu

Elkarbanatu

 

Sarbilek irabazi du ustiategi emankorrenaren saria Elizondoko behi pirenaikoaren lehiaketan

 

Jaitzeko Sarbil SAT  abeltzaintza ekologikoak saria irabazi zuen Elizondoko XXX. Behi azienda pirenaikoaren lehiaketan ustiategi emankorrena izateagatik, 210 behi eta 213 erditzeengatik. Behi batek bi aldiz erditu zuen urte berean.

Lehiaketa joan den irailaren 25ean izan zen Elizondon eta 71 sari banatu zituen. Besteak beste, 24 hilabete arteko zezenkoak, 2 eta 4 urte artekoak, 4 urtetik goitikoak, 8-12 hilabeteko urruxak, 12-18 hilabetekoak, 18-24 hilabetekoak, azienda bururik onena, ernalkuntza artifizialeko arrik onena ernalkuntza artifizialeko emerik onena, indize genetiko onenak dituen arra... saritu ziren. Giro ezin hobean ospatu zen lehiaketa.

“Guk ez ditugu behiak erakusketara eramaten estresa dela eta, baina aurten saria eman digute ustiategiaren ugalkortasunarengatik”, adierazi du Sarbilgo Josuk. Abeltzainak dioenez, sari honen bidez gezurtatzen da abeltzaintza ekologikoak gutxiago ekoizten duelaren ustea: “Behi pirenaikoak ditugun ustiategi ekologiko bakanetarikoak gara eta esan dezakegu produktiboenak garela”. Sekretua: elikadura ona eta zainketa ona.

Modu naturalean erein eta hazitako jakiekin elikatzen dituzte Etxauriko Sarbil etxaldeko txahalak. Iruñetik hamar kilometrora dago Sarbil abereen ustiategi ekologikoa, Etxaurin. Lursailak dituen mila hektareetan bizi dira 250 behi piriniotarrak, Nafarroako jaka arrazako 40 behorrak eta 90 ahuntzak.

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org