27 ekoizle ekologikok parte hartuko dute Tokiko Produktuen Iruñeko II. astean

Urriaren 11tik 15era Tokiko Produktuen Iruñeko II. Astea izanen da. Iruñeko Udaleko Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorrak tokiko produktuei eskainitako ekitaldia da, ekoizleen errealitatea herritarrei helarazteko asmoz. Bidenabar, Iruñeko erdialdean egiteko den jarduera garrantzitsu bat programatu da, eta alde horren animazioa eta dinamizazioa bultzatuko da. 50 ekoizlek baino gehiagok parte hartuko dute eta horietatik 27 ekologikoak izanen dira. Gazteluko Plazan izanen da...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Urriaren 11tik 15era Tokiko Produktuen Iruñeko II. Astea izanen da. Iruñeko Udaleko Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorrak tokiko produktuei eskainitako ekitaldia da, ekoizleen errealitatea herritarrei helarazteko asmoz. Bidenabar, Iruñeko erdialdean egiteko den jarduera garrantzitsu bat programatu da, eta alde horren animazioa eta dinamizazioa bultzatuko da. 50 ekoizlek baino gehiagok parte hartuko dute eta horietatik 27 ekologikoak izanen dira.


Gazteluko Plazan izanen da ekitaldia eta era askotariko tokiko produktu bikainen 50 postu, dastaketak, tabernak, udazkeneko esperientziak, lantegiak, haurrendako gunea eta musika egonen dira, besteak beste. Azoka urriaren 11n irekiko da, 17:00etatik 20:30etara. Ostegunetik larunbatera goizez eta arratsaldez egonen da irekita, 11:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik 20:30etara. Igandean, berriz, goizez:  11:00etatik 14:30etara.


Udalak antolatzen du ekimena, hitzarmen baten bidez loturiko erakunde hauek lagunduta: INTIA, Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseilua eta Elikagai Artisauen Ekoizleen Elkartea. Hitzarmen hori irekita dago aurrerago tokiko produktuak sustatu eta baloratzearen alde lanean diharduten erakunde eta elkarteak sar daitezen.


Jarduera guztietatik nabarmentzekoa da produktu ekologikoen dastaketak.  Urriaren 13an, ostiralarekin, hestebete ekologiko eta artisauaren dastaketa 12:00etan; egun berean baina 13:00etan ezti ekologikoaren dastaketa egonen da; urriaren 14ean, larunbatarekin, oliba olio dastaketa egonen da eta bertan olio ekologikoaren dastatzeko aukera egonen da 13:00etan. Igandean, berriz, infusio ekologikoen dastaketa izanen da 12:00etan.


27 erakusle ekologikok era askotariko produktuak eskainiko dituzte: ardoa, olioa, haragia, pastak, ogia, arrautzak, fruta eta barazkiak, kosmetika, eztia, ahabiak, landare aromatikoak... Informazio gehiago izateko Navarra Ecológica webgunea bisitatu daiteke.
Bigarren edizio honetako berrikuntza 'Udazkeneko esperientziak zapore kromatikoekin' hiru txango dira. Osteguneko txangoan Erriberabeitia (Fontellas, Errege Bardea eta Tutera) bisitatuko da, oliba olio birjinia estra ekologikoaren dastaketa bat eginen da, eta bisita bat, ekoizpen ekologikoko Arroces El Alcavarán arroza enpresara. Txangoaren prezioa 64 euro da. Ostiralean, besteak beste, Uxue herrian dagoen Pastas Urrutia artisau eta denda ekologikoa bisitatuko da. Prezioa 78 eurokoa da. Txangoetan izena emateko edo argibide gehiago jasotzeko, 684454342 telefonora deitu behar da. Txangoak 09:00etan aterako dira, Ahumada dukearen kaletik, eta itzulera arratsaldeko 18:30ean aurreikusten da.  Hirugarren txangoan, Erronkari ibarra, Belagua eta Iratiko oihana bisitatuko dira.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org