Afarian planaren emaitzen berri eman da, egin diren ekintzak jakinarazi dira eta hemendik aurrera zer-nolako lanak eginen diren gure helburuak lortzeko izan dituzte hizpide.
Helburuetako bat da gizarteari erakustea elikagai ekologikoak zapore handiko elikagaiak direla eta aukera handiak dituztela sukaldeetan: bai etxekoan eta baita taberna eta jatetxeko sukaldeetan ere
Ekoizpen ekologikoa goraldian dago: 2017an nekazal lurren %18ko gorakada egon da ( 39.432 hektareetatik 46.672 hektareetara) eta NNPEK-k 106 operadoreen izen ematea izan du urte honetan.
Nafarroako komunikabideekin NNPEK-k duen harremana sustatu nahian eta ikasturte honetan egindako guztia erakusteko asmoarekin, atzo Iruñeko Rodero Jatetxean komunikabideekin afaria antolatu zuen nekazal kontseiluak.
NNPEK-ren komunikazio plana otsailean hasi zen gosari batekin eta atzo egindako afariarekin itxi nahi izan dugu zikloa. Bertan, ikasturte honetan egindako jardueren berri eman zen. Adibidez, Autobus Geltoki Zaharrean egindako Nafarroa Ekologikoa Azoka asteburu batean, Nafarroako hainbat herritan egindako 'Lorategiari eraso' ekimena (nekazaritza ekologikoa bultzatzeko asmoarekin eta erabilerarik gabeko lorategiak baratz ekologikoetan bihurtuz), eta baita ere Nafarroako Parlamentu Irekiak antolatutako Elikadura Burujabetzari buruzko saioan parte hartzea eta Iruñeko Udalaren Haur Eskoletan menu osasungarriagoa ezartzeko laguntza.
Ikasturte honetan jarduera eta ekitaldi asko egin ditugu, guztiak helburu berarekin: gizarteari erakustea elikagai ekologikoak osasuntsuak, jasangarriak, hurbilekoak direla eta ingurumena errespetatzen dutela. Gainera, Koldo Rodero chefak atzo gidatutako afarian ekoizpen ekologikoa menuaren protagonista izan zen. Izan ere, elikagai ekologikoak zapore handiko elikagaiak dira eta aukera handiak dituzte sukaldeetan: bai etxekoan eta baita taberna eta jatetxeko sukaldeetan ere.
Joan den irailaren 6an NNPEK-ko batzar orokorra antolatu zen, eta bertara 50 ekoizle baino gehiago bertaratu ziren. Besteak beste, merkataritza txikia sustatzen jarraituko da, bai eta tokian tokiko kontsumoa eta ostalaritzarekin harremana sustatuko da; horrez gain, nekazaritza ekologikoa banatzeko bilketa gune bat sortzea proposatu zen eta bulego bat nekazaritza ekologikoa sustatzeko. Era berean, elikagaien erosketa publiko iraunkorra eta arduratsua bultzatzen jarraituko da.
Komunikabideetan jarritako publizitateaz gain eta sare sozialetan sortutako interakzioez gain, aurten NNPEK-k webgunea berritu du eta bertan astero albiste berriak kontsulta daitezke eta prentsarako gune berezi bat dago. Horrekin lotuta, azpimarratzekoa da TVE-ko Aqui la Tierra programak hainbat aldiz bisitatu duela Nafarroa eta ekoizpen ekologikoaren berri eman du. Horrez gain, ogitartekoak biltzeko poltsak banatu ditu NNPEK-k hainbat eskoletan ikasleek erabil ditzaten. Nabarmena da ere NNPEK-ren parte hartzea azoka ekologikoetan. Nafarroakoa antolatzeaz gain, aurten, Bioterra, Biocultura eta Bionoainen egon da, besteak beste.
Nafarroako nekazaritza ekologikoa goraka doa eta horren adibide dira aurtengo zifrak. 2017an nekazal lurren %18ko gorakada egon da ( 39.432 hektareetatik 46.672 hektareetara) eta NNPEK-k 106 operadoreen izen ematea izan du urte honetan. Kontrola jasan duten nekazal lur ekologikoek ere gora egin dute: 48.000 hektareetatik 55.000 hektareetara. Gaur egun, Nafarroako nekazal lur ekologikoek %4,8 suposatzen dute. Azkenik, NNPEK-n 621 operadore ekologiko daude (10 hilabetetan %12ko goraldia egon da).
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org