Azaroaren 9tik 13ra Nafarroako 13 enpresa ekologikok Madrilen ospatuko den BIOCULTURA azokan parte hartuko dute. Azoka aukera ezin hobea da produktu ekologikoak ezagutzera emateko eta sektorean zubi lanak egiteko. Horregatik, NNPEK-k azokan parte hartuko du eta Nafarroan ekoizten diren elikagai ekologikoak erakutsiko dituzte, eta, bestalde, sektore ekologikoaren nondik norakoak ezagutuko dituzte.
Denera, Nafarroako 13 enpresa ekologiko hurbilduko dira Madrilera eta han egonen dira igandera arte. Alde batetik, hamar enpresak osatutako taldea joanen da haien produktuak erakustera: Gumendi (baratzeko frutak eta barazkiak), Artajo (olioa), Gobeies (ahabiak), Beriaingo Martinelli pastak, Monjardin (kontserbak), Lakabe (ogia eta pastak), Finca la Noria (Barazkiak eta frutak), El obrador ecológico (Gailetak), Uharte Gazta eta Camporel Delicatessen (Kontserbak). Bestalde, Josenea (Usain-belarrak), Equimercado-Bidezko Merkataritza eta Cosmoetica (Garbitasun produktuak eta kosmetika) egonen dira.
Nazioarteko azoka honek aurten 24. edizioa betetzen du. Estatu mailan ospatzen den azoka garrantzitsuena da eta 700 erakusketari inguruk parte hartzea aurreikusten da. Halaber, 70.000 bisitaria izan ohi du azokak. Denera, 18.000 elikagai ekologiko egonen dira bertan, eta horretaz gain, sektore ekologikoko beste hainbat produktu eskainiko dira. Garbiketa eta kosmetikarako produktuak osagai ziurtatuekin; ehun organikoak, material ekologikoak, altzairuak eta etxebizitzentzako apainketa; energia berriztagarriak; terapia eta medikamentu osagarriak; aurreztea eta birziklapena; ekologia; ingurugiroa; landa turismoa eta atseden hartzeko etxeak; jostailuak, eskulanak; musika; liburuak eta aldizkariak.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org