Erriberako tokiko laborantza eta nekazaritza ekologikoa zein euskararen aldeko taldeak sustatzea da Errigoraren xedea. Nafarroa hegoaldeko ekoizleen produktuak saldu eta euskalgintzari laguntzeko ekinbidea da Errigorarena. Modu honetan, zuzenean ekoizleei erosiz eta bitartekariak egon gabe, lote hauen irabazia, prezioaren %25a, zonaldeko proiektu desberdinetara bideratzen dira.
25 nafar ekoizle dira proiektu honetan parte hartzen dutenak. Azken 5 urteetan 47.200 lote eta 235.000 oliba olio saldu dute, hau da, 2,5 miloi euroko fluxu ekonomikoa. Auzolanean egindako lanaren ondorioa da Errigora, ehunka pertsona ari baitira lanean kanpaina hauek antolatzen. 25 ekoizle horietatik 17 ekologikoak dira eta NNPEK-en parte hartzen dute. Ebron, El Escolar, Iturri, Almanaque, La Churta, Pedro Luis, Mendiko, Ekolo, Lezaun upeltegia, Azpea upeltegia, Bagordi upeltegia, Alcaravan Producción Arroz Navarra, Bardea, Biosasun, La Casa del Aceite, Pedro Luis, Pastas Urrutia eta Martinelli Errigoran parte hartzen duten haien elikagai ekologikoekin.
Errigora ekimena orain dela 5 urte hasi zen eta urte hauetan guztietan Erriberako produktuak eta nekazaritza sustatu dute, modu honetan milaka pertsonek ezagutu dute zonalde hori, eta, era berean, sustatu du Erriberako ekonomia. Gainera, zonaldeko euskalgintza lagundu dute. www.errigora.eus webgunean eros daitezke produktuak. Azaroaren 16a baino lehen egin behar da eskaera.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org