Ekainaren 19 eta 20ean Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi eta Nafarroako 28 abeltzain Ribadeumen (A Coruña) elkartu ziren komunitate desberdinetan esne behi ekologikoen egoeraz mintzatzeko. Jauregiko Aitor Azkaratek Galiziaraino joan zen Nafarroako egoera ezagutzera ematera. Jauregia familiarteko enpresa txiki bat da eta 2010etik jogurta, esnea eta gazta ekoizten dute modu ekologikoan Baztanen.
Azkaratek adierazi duen moduan, topaketen ondorioetako bat izan da esne ekologikoa biltzen duten esne enpresak dauden komunitateetan abeltzaintza ekologikoak handitzen ari dira. Azken urteetan bereziki Galizian, Asturiasen eta zertxobait gutxiago Kantabrian, 'boom' modukoa ematen ari da, ekologikora pasatzen diren ganadutegiak bikoizten ari direlako. Esnearen prezioa gakoa den faktorea da, izan ere, esne konbentzionalaren prezioa geldituta dagoen bitartean, ekologikoarena, berriz, sistema honen iraunkortasunera hurbiltzen da.
Euskadin eta Nafarroan, ordea, abeltzainek beraiek eraldatu edo elaboratu behar dute esnea. Ez dago esnea biltzen duen enpresarik, gaztandegi txiki batek ez badu eskatzen behintzat. Hortaz, erkidego hauetan, oro har, esne ekologikoaren produkzioa eraldaketara eta komertzializaziora lotuta dago.
Kontseilu araugileei buruz, bai Nafarroan NNPEK-rekin eta Euskadin ENEEK-rekin, erakunde publikoak dira eta ekoizpena ziurtatzeaz gain kontsumo ekologikoa eta produkzioa sustatzen dute.
Topaketan hainbat gai jorratu zituzten, hala nola, ekoizpena, dituzten zailtasunak, artzaintza eta eraldaketa. Besteak beste, parte hartzaileek nabarmendu zuten jantoki publikoekin eta hain justu eskolako jantokiekin lan egiteko beharra. Izan ere, etorkizuneko kontsumitzaileak dira eta gurasoen eskutik ere kontzientziazioa gero eta nabarmenagoa da elikadura osasungarri baten alde.
Indarrean dagoen araudia ere izan zuten ahotan parte hartzaileek, eta gaztandegi txikiak ez dituztela kontuan hartzen adierazi zuten. Hortaz, mesedegarria litzateke administrazioarekin batera lan egitea arautegiaren malgutasuna lantzeko. Gainera, beharrezkoa ikusi zuten ekoizleen arteko elkarlana komertzializatzeko eta etxalde bakoitzean beste produktu batzuk saltzeko.
Parte hartzaile guztiek positiboki baloratu zuten Galiziako topaketa eta guztiek ikusi zuten beharrezkoa elkartzen jarraitzea egunerokoan aurrerapausoak egiteko. Horregatik, aurreikusten da 2018ko otsailaren amaiaren beste topaketa bat egitea Kantabrian, eta bertan ere saiatuko dira komunitate guztiek ordezkaritza izatea.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org