'Los últimos de la Mejana', Tuterako ortuzainei buruzko dokumentala

Mejanako azken ortuzainen lana erakutsi nahi duen dokumentala da 'Los últimos de la Mejana'. Haien eskulanarekin lortzen dituzten elikagaiei esker, elikadura-sistema zuzenak zaintzen laguntzen dute, dieta iraunkorrari eta lurraren osasunari balioa emanaz. Patxi Uriz Nafarroako argazkilari eta dokumentalistak eginak, baratza propio bat izatea duen garrantziaz hitz egiten da dokumentalean eta nola horrek laguntzen duen ingurumenarekin kontzientzia izateko eta sukaldaritza osasungarria...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Mejanako azken ortuzainen lana erakutsi nahi duen dokumentala da 'Los últimos de la Mejana'. Haien eskulanarekin lortzen dituzten elikagaiei esker, elikadura-sistema zuzenak zaintzen laguntzen dute, dieta iraunkorrari eta lurraren osasunari balioa emanaz. Patxi Uriz Nafarroako argazkilari eta dokumentalistak eginak, baratza propio bat izatea duen garrantziaz hitz egiten da dokumentalean eta nola horrek laguntzen duen ingurumenarekin kontzientzia izateko eta sukaldaritza osasungarria sustatzeko ere.

 

Dokumentalaren oinarria Tuterako Mejanak ortuzain gutxi gelditzen direla da. Belaunaldi berriak ez dute erreleborik hartzen. Laboratzeko modu honek lurraren zikloak errespetatzen ditu, ortuzainak eta lurra esentzia bera direlarik.

 

Santi Cordon, ortuzain baten semea eta Tuterako sukaldaria da dokumentalaren hari gidaria. Urizen ustez, dokumentalaren bidez landu nahi izan du “baratz bat izatea errebeldia ekintza bat eta itxaropen ekintza bat dela aldi berean. Mejanak hartu behar du berriro hitza. Baratz biologiko bat sortu behar da bertan eta eskola bat elikadura osasungarriko proiektuak sustatzeko”.

 

Dokumentala Tuteran grabatua dago, baina baita ere beste zenbait toki agertzen dira, hala nola, NNPEKren Borraja Komandoak Zangozan egindako erasoa uda amaieran. Bertara joan zen talde teknikoa eta jarduera grabatu zuten. Gainera, gogorarazi behar da beste laguntza batzuen artean NNPEK-ren babesa duela dokumentalak.

 

Tuterako UNEDen izan zen joan den asteazkenean dokumentalaren aurkezpena. Bertan, dokumentalaren teaserra erakutsi zen, eta mahai inguru bat egon zen egile eta parte hartu duten pertsona batzuekin. Gainera, behin betiko dokumentala egiteko beharrizanen inguruan hitz egin zen.

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org