Nafarroako Nekazaritza Ekologikoko Enpresa elkartea berragertu da Nafarroako operadore guztiei babesa emateko eta erreminta erabilgarri bat izateko. Horrela azaldu du Jose Luis Olloki Peraltako abeltzaina eta elkarteko lehendakariak. Ustiategia Radan du, Errege Bardeetan.Orain dela hainbat urte sortu zen elkartea, baina erabilerarik ez zuen azkenaldian: “Orain eskaera gehiago dago eta kontsumo ekologikoa hazten ari da; hori dela eta elkartea suspertzea erabaki dugu eta modu honetan Nafarroako operadore ekologiko guztiek gurekin bat egin dezakete”.
Helburua da elkartea Nafarroako enpresa ekologikoko eta ekoizle txiki guztien euritakoa izatea. Dagoeneko martxan da eta NNPEK eta INTIArekin batera bilketa zentro bat sustatzen ari dira komertzializazio zirkuitu motzetan produktu ekologikoak banatzeko. Horretarako, Landa Garapen Planaren ildo bati ekin diote, hain zuzen ere, proiektu pilotuen sustapenaren lankidetzari eta erabakiaren zain daude orain.
Ollokik azaldu duen moduan, elkarteak oraindik baditu gauza asko definitzeke baina 60 bazkide inguru dituzte. “Merkatu ekologikoa are gehiago dinamizatzeko erabili nahi dugu eta salmenta zuzena bultzatzea kontsumitzailearekin”. Hurrengo hilabeteetan haien helburuak eta misioa zehaztuko dute, baina garrantzitsutzat jo du elkartea suspertzea. “Beharrezkoa da horrelako elkarte bat izatea eta Nafarroak hemendik kanpo duen kalitate zigilua aprobetxatu behar dugu”.
Hori dela eta, Nafarroako ekoizpen ekologikoko operadore guztiei gonbidapena luzatu die haiekin bat egiteko eta Nafarroako elikagai ekologikoak sustatzen laguntzera.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org