NNPEK eta 13 operadore ekologiko Durangoko Berdeago azokara joanen dira hilaren 27 eta 28an

Berdeago Azokaren VI. Edizioa Durangon izanen da urtarrilaren 27 eta 28an. Urtero bezala, NNPEK-k bat eginen du ingurumen iraunkortasunaren urteroko hitzorduarekin eta bertan egonen da. NNPEK-z gain, hamahiru operadore ekologikok Durangora joanen dira esperientziak elkarbanatzera eta Nafarroan ekoizten diren jaki ekologikoak erakustera.   Hori dela eta, Mendiko upeltegia (Aibar), Uharte Gazta (Uharte Arakil) Gobeies (Iruñea-Ahabiak), Bioandelos (Mendigorria-Ogia eta...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Berdeago Azokaren VI. Edizioa Durangon izanen da urtarrilaren 27 eta 28an. Urtero bezala, NNPEK-k bat eginen du ingurumen iraunkortasunaren urteroko hitzorduarekin eta bertan egonen da. NNPEK-z gain, hamahiru operadore ekologikok Durangora joanen dira esperientziak elkarbanatzera eta Nafarroan ekoizten diren jaki ekologikoak erakustera.

 

Hori dela eta, Mendiko upeltegia (Aibar), Uharte Gazta (Uharte Arakil) Gobeies (Iruñea-Ahabiak), Bioandelos (Mendigorria-Ogia eta pastak), Finca la Noria (Buñuel-Barazkiak), La Corraliza de Don Pablo (Peralta-Olioa), Gil Pagola (Eulz-Olioa), Ollaondo (Goldaratz-Ahuntz gazta), Pastas Martinelli (Beriain), El Obrador Ecológico (Tudela-Pastak), Ecológicos Yusan (Orkoien- Barazkiak) y Casa Paulina (Artaza-Mermeladak eta eztia).

 

Berdeago, Euskal Ingurugiro Iraunkortasun Azoka, estatu mailan iraunkortasunarekin erlazioa duten agenteak batzen dituen topagunea da. Durangon urtero ospatzen den azoka da Berdeago, bere Euskal Autonomi Erkidegoko kokapena dela eta Bizkaiko herririk erreferenteenetako bat delarik. Berdeagok bost azoka ospatu ditu dagoeneko eta iraunkortasunarekin erlazioa duten gairik garrantzitsuenen sustatzaile bilakatu da. Joan den urtean 11.592 bisitari joan ziren Landako Gunera eta erakusketari gehiago ere egon ziren, hain zuzen ere, 73 enpresa.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org