Heldu den urtarrilaren 25ean, ostegunarekin, Tuterako Jasangarritasun eskolan Nafarroako ardo ekologikoen dastaketa egonen da. Migeltxo Goñi dastaketa irakasleak eta sommelierrak emanen du tailerra. NNPEK-ren babesa du jarduerak eta 18:30etan izanen da Rua Gizarte Etxean.
Jarduera doakoa da baina izena ematea beharrezkoa da plaza mugatuak direlako. Izena emateko www.tudelasostenible.com webguneko inprimakia bete behar da. Ekitaldian Juan Simón (Murchante), Mendiko (Aibar), Biurko Gorri (Bargota) eta La Casa de Lúculo (Mendigorria) upeltegietako ardoak dastatuko dira eta bakoitzaren ezaugarriak, lanketa eta ezkontza erakutsiko dira, besteak beste.
Tuterako Udaleko ekimena da Tuterako Jasangarritasun Eskola. Besteak beste, helburu du hirian formazio gune bat sortzea eta jasangarritasun baloreekin zerikusia duten jarduerak egitea eta horien garapena sustatzea. Hala nola, naturarekiko errespetua, agroekologia, mugikortasun iraunkorra, birziklatzea, aurrezpen energetikoa...
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org