EHKO laborari ekologikoen elkarteak antolatzen du Baserriko Uzta kontzertu zikloa. Heldu den otsailaren 3an Larraungo Arbegain baserria bisitatuko du ekimenak. Bertan bizi da Mikel Lasarte, NNPEK-eko operadorea eta arrautz ekologikoak ekoizten ditu. Beltxaren bikotearen kontzertua disfrutatzeko parada izan da larunbatean. Lina Anduezak eta Ana Telletxeak osatzen dute bikotea eta kantu tradizionaleko lagunarteko kontzertua izanen da.
Musika eta baserriaren arteko elkargunea da Baserriko Uzta. EHKO kolektiboarekin batera, Zuzeu eta Paperezko Kontzertuak antolatzen dute ekimena. Modu honetan, ekimena jaio da eta aurrera ateratzen ari da eragile guztien konpromisoarekin eta elkarlanarekin: antolatzaileak, baserritarrak, musikariak eta publikoak. Larunbateko hitzordua goizeko 10.30etarako jarriko da, etxaldea bisitatu eta Mikel Lasarteren egunerokoa, ogibidea eta ekoizten dituzten elikagaiak gertutik ezagutzeko. Bisitaren ostean, musika emanaldia egingo da, izan ukuilu, ezkaratz edo etxalde bueltako pentzeren batean. Eta azkenik, bisitaldia borobiltzeko, bertaratutakoen arteko bazkaria egingo da baserrietako elikagai ekologikoekin ekin.
Saio bakoitzerako salneurria, etxaldeko bisita, kontzertua eta bazkaria barne hartzen duena, 20 eurokoa da eta izena emateko baserrikouzta@gmail.com helbidera idatzi behar da, tokia mugatua baita.
Urtaro bakoitzeko Euskal Herriko baserri bat zabalduko du Baserriko Uzta egitasmoak, kontzertu plaza bihurtzeko. Lehena, Anariren kargu izan zen azaroaren 4an Josebe Blanco artzainaren etxaldean, Pikunietan (Antzuola, Gipuzkoan). Larraun asteburu honetan bisitatu eta gero, maiatzaren 5ean Rafa Rueda izanen da Urduñako Santa Clara baserrira (Bizkaia). Eta azkena, udakoa, Mikel Urdangarinek uztailaren 28an joko duena, Arbonako J. Zaldunbideren baserrian (Lapurdi).
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org