Iruñeak eta Tuterak Izotz Barazkien 1. Astea antolatu dute

Izotz barazkiak balioan jartzea, hau da, udazken eta neguko denboraldian aire librean landatutako barazkiak eta izotzaren gogortasuna jasan duten barazkiei balorea ematea, da jarduera honen helburu nagusia. Gastronomiako, osasunako, nekazaritzako eta mugimendu sozialeko adituak  parte hartuko dute jardunaldietan eta barazkien inguruko hausnarketa bat egin nahi dute. Barazki hauen ezaugarri organoleptikoez gain, haien zaporea, testura eta osasunean duen intzidentzia balorean...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Izotz barazkiak balioan jartzea, hau da, udazken eta neguko denboraldian aire librean landatutako barazkiak eta izotzaren gogortasuna jasan duten barazkiei balorea ematea, da jarduera honen helburu nagusia. Gastronomiako, osasunako, nekazaritzako eta mugimendu sozialeko adituak  parte hartuko dute jardunaldietan eta barazkien inguruko hausnarketa bat egin nahi dute.

Barazki hauen ezaugarri organoleptikoez gain, haien zaporea, testura eta osasunean duen intzidentzia balorean jarriko dira, bai eta  gure lurraldearekin duten lotura, gure kulturan, gure nekazariak eta laborariak eta gure elikadura sistemaren iraunkortasunarekin duen lotura. Izan ere, modu honetan landa eta hiri eremuko oreka lortzen laguntzen du, hiritarrei elikagaia gerturatuz eta korrespontsabilitatea azpimarratuz.

 

Nafarroari identitatea ematen diote kalitatezko barazkien landatzeak. Hori dela eta, ordua da jakiteko nola landatzen dira Arga eta Ebroren ertzeetan. Zer nolako berezitasunak dituen haietako bakoitza, klimatologiaren eragina, belaunaldien erreleboa, egoera... aztertuko dira.

 

NEGUKO BARAZKIAK

 

Badira barazki asko gure baratzetan negua pasatzen dutela: kardoa, borraja, brokolia, azalorea, aza gorria, aza, apio, eskarola, tipulaborroak, porruak... Haientzat negua erresistentzia denboraldi bat da,  garai gogorrei eutsi behar diete garai hobeen zain dauden bitartean eta haien helburua lortzeko: loratu eta haziak eman haien espezia bizirauteko eta sakabanatzeko.

 

Negu gordina sostengatzeko, haien substantziak sintetizatzen dituzte barazkiak eta baldintza klimatologikoei aurre egin ahal diete horrela, bereziki, izotz egunetan. Zuntzak hidrolizatzea, hezetasuna galtzea, substantzia plastiko gehiago sortzea, lirdingatsuagoa, pigmentu gehiago sortzea, solutu gehiago izatea, gozoagoak izatea, tanino gozoagoak izatea, astringente gutxiagoa izatea, badira haien estrategietako adibideak. Guzti honek testuran eragingo du eta leunago, krematsuagoa eta bere zaporea kontzentratuagoa egonen da, aromatikoagoa, ez da hain garratza eta pigmentu antioxidatzaile gehiago ditu. Honekin guztiarekin, emaitza da kalitatea organoleptiko handiagoa dutela eta osasuntsuagoak direla.

 

Hori dela eta, barazkiei balioa ematea zaporeari eta osasunari dagokionez eta iraunkortasunean eta lurralde artikulazioan duen garrantzia birpentsatzea dira aurreneko jardunaldi hauen helburua.

 

 

EGITARAUA

Izotz barazkien astea

 

Iruña:

 

OTSAILAREN 7an, Civicanen 19:00etan

Izotz barazkiei buruzko elkarrizketak

Zaporea eta osasuna. Lurraldea eta iraunkortasuna

 

Parte hartzen dute:

- Marga Echauri.  Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Osasuna. Nafarroako Gobernua.

- Koldo Rodero. Rodero Jatetxea

- Estefania Toledo.  Medikuntza prebentiboa saila  Medikuntza Fakultatea Nafarroako Unibertsitatea

- Santi Cordón. Baratzezain eta sukaldaria. Trinquete Jatetxea

- Jaxin G. Viniegra. Mundubat Fundazioa

             

SANTO DOMINGOKO MERKATUA, OTSAILAREN 10EAN 11:30ETATIK 14:00ETARA

Izotz barazkiari buruz erakusketa eta lantegiak. Olio eta ogi ekologikoa

 

11:30 Borraja eta karduaren garbiketa

12:00 Izotz barazkiak sukaldatzen

13:00  Kardua eta beste barazkien dastaketa

11:00-13,00 Barazkien hazi trukea

 

11:00-14:00 Salmenta eta oliba olio birjina estra ekologikoko dastatzea:

Aceites Artajo eta la Corraliza de Don Pablo

Salmenta eta ogi ekologikoko dastatzea:  Lakabe Okindegia

 

OTSAILAREN 11AN. BARATZARA BISITA

Aranzadiko baratzeetara bisita.

Ordua: 11:30.

Lekua: Irujo Etxea

 

 

Tutera

 

Otsailaren 22an 19:30etan mahai ingurua UNEDen

Iruñea eta Tuterako hizlariekin mahai ingurua UNEDen

 

Otsailaren 24an Azokan. 11:00etatik 15:00etara.

Garbiketa tailerrak, dastaketak, jokoak, musika zuzenean. Azokan, Foruen Plazan,Herrerias kalean...

Barazkikletak

 

Otsailaren 25ean Mejanara bisita.

Mejanako baratzetara bisita eta Mascotas Verdes.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org