Dolores Raigon Ingeniaritza Agronomoan doktorea da Valentziako Unibertsitate Politeknikoan , nekazal kimikokoan katedratikoa eta Espainiako Nekazaritza Ekologikoko Elkarteko lehendakaria. Urteak daramatza Raigonek hainbat elikagai ikertzen eta elikadura ekologikoko hainbat liburu argitaratu ditu. Gainera, askotan ikertu ditu elikagaien nutrienteak eta ikerketa konparatzaileak egin ditu. Orain dela gutxi Iruñean egon zen eta NNPEK-k ez zuen aukera galdu elkarrizketatzeko.
Kontsumo ekologikoa, Nafarroan behintzat, gorakadan dago. Zer dela eta?
Nafarroan kontsumo ekologikoa gorakadan dago baina Espainia osoko joera da. Orain dela urte batzuk Espainia ekoizpen ekologikoko Europako lehen potentzia zen, baina kontsumoari dagokionez ezin genuen berdina esan. 2015. urtean egoera hori aldatzen hasi zen eta orain TOP10 horretan sartu gara, askoz gehiago kontsumitzen delako.
Zergatik hainbat dira: kontsumitzaileen kontzientziazioa, batzorde ekologikoen kontzientziazioa eta komertzializazio sareetan elikagai ekologikoak eskuragarriagoak direla. Kontsumoa ikaragarria izaten ari da, baina merezi genuen zerbait da; izan ere, sektoreak beti lan egin du bide horretan, barruko kontsumoa bilatuz, eta azkenean iritsi da momentua.
Zer nolako onurak ditu elikagai ekologikoen kontsumoa? Osasunerako onura da bakarrik?
Onurak ikuspegi orokor batean ikusi behar dira. Izan ere, elikagai ekologikoak kontsumitzea nekazari eta abeltzain txikientzat baditu ondorioak eta baita ere ingurumenean, bereziki aldaketa klimatikoaren baldintzapean. Horregatik nekazaritza eta abeltzaintzaren eraldaketa hori bilatzea aldaketa klimatikoa gutxitzeko onura bada ere. Horregatik uste dut osasunari buruz hitz egiten badugu, osasun sozialari buruz, osasun ekonomikoari buruz eta elikadura osasunari buruz hitz egin behar dugula.
Ohiko elikagaiak eta ekologikoak nutrizioari dagokionez berdinak dira? Zure ikerketetan kontrakoa baieztatzen duzu, baina hauxe izan ohi da nekazaritza ekologikoan sinisten ez duten pertsonentzat argumentu handia. Zer esanen zenioke elikagai ekologikoetan sinisten ez duten pertsonei eta uste dutenei ez dutela ohikoak baino ekarpen gehiagorik?
Oso bitxiak dira azken hamar urteetan egindako ikerketak. Emaitzak eta ondorioak nutrizio balio horri dagokionez ez dira lehen egiten zirenak bezala. Ikerketa mota hauek hedabideetan zalaparta handia sortu ohi dute eta lanek ez zuten zorroztasun zientifikorik. Orain zehaztasun zientifikoarekin egindako lan asko daude, konparatzen adibidez, zelai bateko laborea beste baldintza batzuek dituen beste zelai bateko labore batekin. Horrela egitean emaitzak, behintzat, badu bermea.
Egia da aurkitu dezakegula, adibidez, kaltzio kantitate handiago duen letxuga bat sistema bat eta bestean, baina zoruaren arabera da hori. Hau da, zoru egokia badugu eta ohiko laborantza baldin bada izan daiteke letxugak kaltzioa xurgatzea eta gehiago izatea. Baina ikerketa lanek ez dutena zalantzan jartzen da ekoizpen organikoko produktuek antioxidatzaile substantzia askoz gehiago dituztela. Eta noski, nutrizio balorea askoz handiagoa da ekologikoetan.
Nahaste eta eztabaida handia dago elikagai ekologikoekin eta tokiko elikagaien artean. Askotan tokikoak ekologikoa ordezkatzen du. Zer uste duzu gai honen inguruan?
Gaur egungo eztabaida da, bereziki kontsumitzaile oso kontzientziatuena. Izan ere, %100ean kontsumitzaile ekologikoa denak beti bilatuko du tokian tokikoan eragina izatea, karbono aztarnan, km0an... Hau da, legediak ikusten ez duen ezaugarri horietan baina oso lotuta daudenak.
Argi dago kontuan izan behar ditugula produktuei balio erantsia ematen dioten ezaugarriak, baina elikagai ekologikoak dira baldintza batzuk betetzen dituztenak eta tokiko elikagai bat ekologikoa edo ez ekologikoa izan daiteke, baina baditu beste ezaugarri batzuk, hala nola, gertutasuna eta tokiko ekonomiari laguntzen diola.
Garrantzitsua da ekoizpen eta kontsumo ekologikoaren arteko oreka lortzea. Nola lor daiteke esku beretik heltzea kontsumoa eta ekoizpena?
Ildo horretan oso erreminta interesgarriak daude. Danimarkako kontsumo taldeetan egiten dutena da tokiko produktua babestea. Hau da, nekazariek haien elikagaiak %100ean dituztenean hori da kontsumitzen dena eta ez dagoenean beste bat lehenesten da. Esan dezakegu kontsumoa eta merkataritza babesteko estrategiak direla baina horretarako kontzientziazio gradu altua egon behar du. Uste dut Espainian oraindik ez dagoela eta horregatik eztabaida sortzen da.
Asko hitz egin dugu elikagai ekologikoen kontsumoaren inguruan baina oso gutxi ekoizpenaren inguruan. Aditu bezala, zer nolako egoeran dago sektorea gaur egun?
Momentu oso ona da, uste dut ezta gure ametsetan hau gertatuko zenik espero genuen. Badago jende gazte asko hasi dela ekoizten ekologikoan ikusten dutelako etorkizuneko nekazaritza dela. Horrek dinamismo handia ematen dio sektoreari, beti esaten genuelako ez zeudela belaunaldi berriak. Orain arte sektorea ez da oso erakargarria izan gazte sektorearentzat baina gaur da eguna gazteak sistemarekin identifikatuta sentitzen direla. Eta eskaera handiagoa dagoenez gero, baita ere handitu da nekazal jarduera. Momentua ona da eta maila guztietara ari naiz. Nazioarteko agendak klima aldaketaren arazoa dela eta beste nekazal eredu batzuk ari dira sustatzen, XXI. Mendeko gaixotasunen egoerak ere beste mota bateko elikadura izatea eragiten ari dira. Hori dela eta, elikadura beste ikuspegi batetik ulertu behar da, eta beste produkzio eredu bat izan behar du. Ekologikoaren inguruan inoiz ez hitz egiten zuten ikertzaileak orain ari dira nazioarteko proiektuetan lanean.
Ekoizle ekologikoek ziurtatzeko tasa ordaintzen dute. Zein da zure iritzia? Zein da zure iritzia nekazaritza ekologikoko ziurtagiriari dagokionez? Gure enpresek esaten digute kutsatzen ez dutenek ordaintzen dutela eta ez dutenek kutsatzen ordaintzen dutela. Nola ikusten duzu?
Bai, sektorean gertatzen den eta bidezkoa ez den egoera da. Gauzak ongi egiten dutenek ordaintzen dute. Eredu ekologikoa ziurtatutako eredu bat da eta hori dela eta, operadoreen kuotak ziurtagiri horri erantzuna da. Hirugarren batek ziurtatzen bagaitu, hori da ordaintzen den dirua. Imajina dezagun etorkizunean nekazaritza ekologikoa nekazaritzaren %98a dela eta gaizki egiten ari direnei zelatatu behar zaiela, kasu horretan, kuota ordaindu beharko du gaizki ari dena. Gure nekazaritzari balorea emateko kuota horiek behar ditugu. Adibidez, sor-marketan berdina gertatzen da.
Nik uste dut oraingoz ikusi behar dugula bermea ematen dizun eta kalitatezko ziurtagiri bat bezala. Egia da bidegabekeria bat dela, baina ulertu behar dugu balorea emateko bidea dela eta aitortza bat kontsumitzaileek prezio premium hori ordaintzeko.
Eta ziurtagiriaz hitz egiten ari garela... pertsona askori ez zaie nahikoa iruditzen gaur egungo araudia ez duelako bere gain hartzen irizpide agroekologikorik. Uste duzu beharrezkoa dela araudia berrikustea eta gertutasun irizpideak izatea edo kontuan izatea barietate lokalak edo aktibitatearen dibertsifikazioa tasa igo gabe?
Orain dela gutxi araudia aldatu dugu eta prozesua oso zaila izan da. Beharrezkoak diren aldaketak izan dira baina komunean jartzea eta europar araudi honen 27 herrialdeak ados egotea ia ezinezkoa da, bakoitzak kasuistika desberdinak dituztelako. Politikoki mapa asko aldatzen baldin bada eta soziala eta ingurumena kontuan hartzen hasten baldin bada, zail ikusten dut aldaketa.
Pertsonalki, nik bai uste dut araudia horren herrena dela, izan ere, bakarrik kontuan hartzen ditu gai teknikoak baina ez da sartzen ez sozialean ez eta ingurumenean ere. Joan izan naiz ustiategi batzuk bisitatzera eta mugan daude, baina araudia betetzen dute eta orduan ziurtagiria lortzeko eskubidea dute.
Momentu batean balio sozialak eta ingurumen balioak kontuan hartzen baldin badira niri ederki irudituko litzaidake, zeren eredu agroekologikorantz eginen genukeen, eta beti faltan bota izan dugu araudian. Hori posible ez den arte, gure ustiategi propioan egin dezakegu. Ni ekoizle ekologikoa izan naiteke irizpide guztiak kontuan hartuz edo bakarrik araudia betez. Irekia baldin banago eta kontzientzia soziala baldin badut 1. eredura joanen nintzateke.
2015. urteko martxotik Europar Batasuneko herrialdeei ematen zaie gaitasuna debekatu edo murrizteko aukera transgenikoekin. Hori dela eta, herrialde askok debekatu dute transgenikoen landaketa, baina estatu espainiarrak oraindik landatzen ditu eta Europar Batasuneko herrialde bakarra da eskala handian landatzen dutela. Zer uste duzu? Egon daiteke elkarbizitza kultibo ekologiko eta transgenikoen artean?
Kontraesan handia baldin badago, Espainian gertatzen dena da. Europar Batasuneko nekazaritza ekologikoko lehen herrialde ekoizlea da, eta, aldi berean, transgenikoak ekoizten dituen lehen herrialdea.
Nik uste dut elkarbizitza ezinezkoa dela, baina esperientziak kontrakoa erakusten digu. Hala ere, arazoak egoten dira. Adibidez, transgenikoarekin kutsatutako eztia. Arazo hauek guztiak ekoizleek eta sektoreak sufritzen dute, ingurua oso oldarkorra delako.
Niri arduratzen didana da, zientzia asko irekitzen ari dela transgenikoak ikertzeko eta modu honetan nekazariak usten dute hori ona dela. Dena den, Espainiako nekazaritza ekologikoaren balioa asko galtzen da, jakiten dutenean transgenikoak ekoizten Europako aurreneko herrialdea dela.
Gaur egun ekoizpen ekologikoak zer nolako oztopoak ditu? Eta zeintzuk dira erronkak?
2021. urtean iritsiko den araudi berria izanen da aurreneko oztopoa, aldaketak ezartzea. Ez dira asko, baina gauza hauek beti eramaten dute denbora eta nekazariak kontzientziatu behar dira aldaketak onak direla. Hori dela eta, batzordeen lana oso garrantzitsua da.
Epe luzera, nik uste dut eta nahi dut nekazaritza ekologikoa etorkizuneko nekazaritza izan behar duela eta eredu agroekologikoa izan behar da ekoizle, kontsumitzaile eta planetarentzat orokorrean bizi kalitatearekin elikagaiak eman behar gaituena. Etorkizuneko nekazaritza ekologikoa izanen da edo ez da izanen.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org