Odile Fernandez: “Ekologikoa hautatu behar dugu eta naturak berak eskaintzen digun propietateak baliatu”

Odile Fernandez familia medikua da eta orain dela urte batzuk minbizia izan zuen. Berriki, La Morea merkataritza zentroan egon zen eta bertan azaldu zuen nola gainditu zuen gaixotasuna bere dieta eta bizitza estiloa zeharo aldatuz. Minbiziaren aurkako dietaren inguruan hiru liburu idatzi ditu eta berarekin hitz egin genuen bere esperientzia mediku eta gaixo bezala ezagutzeko.   “Nire gaixotasunaren harira, informazioa bilatzen hasi nintzen, tratamendu ofizialaz aparte...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Odile Fernandez familia medikua da eta orain dela urte batzuk minbizia izan zuen. Berriki, La Morea merkataritza zentroan egon zen eta bertan azaldu zuen nola gainditu zuen gaixotasuna bere dieta eta bizitza estiloa zeharo aldatuz. Minbiziaren aurkako dietaren inguruan hiru liburu idatzi ditu eta berarekin hitz egin genuen bere esperientzia mediku eta gaixo bezala ezagutzeko.

 

“Nire gaixotasunaren harira, informazioa bilatzen hasi nintzen, tratamendu ofizialaz aparte zerk lagundu ahal zidan jakiteko. Orduan irakurri nituen barazki, lekale, hazi eta  fruitu lehorretan oinarritutako artikulu asko eta horiek efektu positibo bat izan ahal zutela”. Horri ekin zion eta egun batetik bestera bere elikaduran 360 graduko aldaketa bat egin zuen. “Ekologikoan kontsumitzen hasi nintzen dena, eta ahal nuenean ere bertako jakiak eta freskoak. Hobera egin nuen oso azkar”. Hainbeste, gero eta energia eta bitalidade gehiagorekin sentitzen zela kimioterapia jasotzen zuen arren. “Esan zidaten indarrik gabe egonen nintzela baina kontrakoa izan zen, eta hein batean, nire elikadura produktu ekologikoetan eta dieta orekatu eta jasangarri batean oinarritu nuelako izan zen”.

 

Bere prozesua eta esperientzia positiboa dela eta, Odilek elkarbanatu nahi izan du “bere sekretua”. Izan ere, konturatu zen, tratamendu medikua alde batera utzi gabe, paper aktiboa joka dezakeela pertsona bakoitzak egokia den elikadura eta bizitza osasungarri batekin. Bertan, jaki ekologikoek berebiziko garrantzia dute. “Etorkizuna ekologikoa izanen da. Horrela izan behar du, bestela sistema hau sostengaezina litzateke bai ekonomikoki eta bai ingurumenari dagokionez”, nabarmendu du.

 

Berak barazkiak eta arraina duen dieta baten alde egiten du. “Ekologikoa hautatu behar dugu eta naturak berak eskaintzen digun propietateak baliatu”. Guztia, noski, sasoikoa, hurbilekoa eta freskoa izan behar du. Bere errezeta batez galdetuta, denboraldi honetarako gazpatxoa gomendatzen digu: “Udarako bikaina da, osasuntsua eta fresko-freskoa”.

 

Oraindik pertsona askori haien elikadura ohiturak aldatzea kostatzen zaien arren, Odilek uste du gizartea gero eta sentsibilizatuagoa dagoela eta gero eta pertsona gehiagorentzat elikagai ekologikoak eskuragarriagoak direla. Izan ere, hori izan da arrazoi bat La Morean hitzaldia emateko, jende guztiak izateko horren berri. “Nik proposatzen dudan lehen aldaketa da azukrea uztea, batez ere, ikusten ez den azukrea. Azukredun edariak, opildegiak eta gozotegi industrialak kentzea. Irina integrala izatea, eta arroza eta pasta ere. Bestetik ere, haragia eta hestekiak murriztea osasungarria da”. Elikadura osasuntsu eta ekologiko bat guztientzako onuragarria delako.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org