Abenduko Ekomerkatua, Geltokin bazkari zozketa batekin dator.

Abenduaren 5ean, 10:00etatik 14:00etara, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean Ekomerkatua, Nafarroako produktu ekologikoen hileroko merkatua.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Merkatua aukera ezin hobea da produktuak bertatik bertara ezagutzeko ekoizlearen gertutasunagatik, ekoizpen ekologikoari balioa emateko eta lurraldearen erritmoak errespetatzen dituen ekimen jasangarri batean parte hartzeko.

Oraingoan aldez aurretik Ekotopaketa egingo ez bada ere, merkatuan gutxienez 15 euroko erosketak egiten direnean, kontsumitzaileek bi pertsonentzako bazkari zozketa batean parte hartu ahal izango dute Geltokin.

Proposamen horien protagonistak produktu ekologikoak eta sasoikoak izango dira, tokiko elikagaiak kontsumitzea zapore eta janaria prestatzeko modu berriak aurkitzeko esperientzia ere izan daitekeela erakutsiz.

Abenduko ekomerkatuan lekaleak, sasoiko barazkiak, arrautzak, olioa edo ardoa aurki daitezke. Erkidegoko hainbat tokitako produktu horiek Nafarroako lurralde ekologikoaren aniztasuna adierazten dute.

EKOMERKATUAN EGONGO DIREN OPERADOREAK. 10:00-14:00

  • Elkea/Hazialdeko. Lekaleak eta olioa.  Bakedano eta Artajona.
  • El Puente Viejo. Barazkiak. Kaparroso
  • Lakabe. Ogia eta pastak. Lakabe
  • Ekollaondo. Arrautzak. Goldaratz
  • Javier Anocibar. Barazkiak. Munarriz
  • Ekosagar. Sagar zukua. Oskotz
  • Jesus Aranda. Olioa. Faltzes
  • Basabiotza. Kremak. Itsaso
  • Bodegas Azpea. Ardoa. Irunberri

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org