Abuztuak 1, Ekomerkatua Faltzeseko baratxuri ekologikoa protagonista bezala

Datorren abuztuaren 1ean Ekomerkatua Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetara itzuliko da 10:00etatik 14:00etara.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Hilabete bakoitzeko lehen larunbatean ospatzen den produktu ekologikoen merkatua uztaileko geldialdiaren ondoren itzultzen da, Nafarroako 10 ekoizle ekologikorekin. Gainera,abuztuan  ohikoa izaten den bezala, gonbidatutako postu gisa baratxuri ekologikoen postu bat etorriko da Faltzetik.

Ekomerkatuaren helburu nagusia da Nafarroako tokiko, sasoiko eta ekologiako produktuak sustatzea eta herritarrei hurbiltzea. Produktu horien ekoizleek harreman zuzena izango dute kontsumitzailearekin, eta beren produktuak merkatuko bisitariei erakutsi ahal izango dizkiete.

Gainera, kontsumitzaileek hainbat produktu etxera eramateko aukera izango dute: Goldaratzeko arrautzak, Caparrosoko barazkiak, Iturgoyeneko gaztak, Artiedako kontserbak eta mermeladak...

Goizeko 12:00etan Olite Taintaren eskutik baratxuri-txirikorda erakustaldia izango dute nasetara hurbiltzen direnek.

ABUZTUAREN 1AN EKOMERKATUAN EGONGO DIREN POSTUAK

Axuribeltz. Ardi gazta. Iturgoien.

Ecológicos Aranda. Olioa. Falces.

El Puente Viejo. Barazkiak. Caparroso.

Ekollaondo. Arrautzak. Goldaratz.

Javier Anocibar. Patatak eta txitxirioak. Munárriz.

Lakabe. Ogia. Lakabe.

Erlan. Eztia. Izurzu

Conservas Gukalde. Mermeladak eta kontserbak. Artieda

Puesto Invitado: Basabiotza. Kremak. Itsaso

Puesto invitado: Ajos Olite Tainta. Baratxuriak. Falces 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org