Arguedas Arrozaren egun ekologikoena prestatzen ari da

Heldu den irailaren 21ean Arrozaren eguna ospatuko da Arguedasen. Bertan, garrantzi handia du El Alcaraván arroz marka ekologikoa, Bardeen ondoan laboratzen dena. Ekitaldi nagusiak Udaletxearen plazan izanen dira, bertan egonen baita azoka ekologikoa eta Erreinuko Arrozgile  aitorpena emanen zaie Mira anaiei, Aspeko Alfonso Mira jatetxekoak. Saria emanen die Tafallako Tubaleko sukaldari den Nicolas Ramirezek.   Arguedas Nafarroako Erriberako herria da eta...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Heldu den irailaren 21ean Arrozaren eguna ospatuko da Arguedasen. Bertan, garrantzi handia du El Alcaraván arroz marka ekologikoa, Bardeen ondoan laboratzen dena. Ekitaldi nagusiak Udaletxearen plazan izanen dira, bertan egonen baita azoka ekologikoa eta Erreinuko Arrozgile  aitorpena emanen zaie Mira anaiei, Aspeko Alfonso Mira jatetxekoak. Saria emanen die Tafallako Tubaleko sukaldari den Nicolas Ramirezek.

 

Arguedas Nafarroako Erriberako herria da eta arroza da bere produkturik nabarmenena. Ebroko ibaiaren urei esker ureztatzen da, hain zuzen ere, Bardeetako desertuaren atarian. Basamortua, ura eta arroz soroek paisai berezia egiten dute eta zereal honen laborantza ahalbidetzen dute. Kasu honetan, gainera, arroza ekologikoa da. Aurten seigarren edizioa ospatuko du Arrozaren Egunak, eta ekologikoak garrantzia hartuko du Nafarroako elikagai ekologikoen azoka batekin. Besteak beste, Helianto kolektiboak eta Nafarroako Hazien Sareak parte hartuko dute eta hamaika jarduera egonen dira ekoizpen ekologikoaren inguruan. NNPEKk ere parte hartuko du erakunde bezala, eta tomate ekologiko eta industrialen arteko dastaketa bat eginen du. 

Nafarroako ekoizpen ekologikoaren garrantzia azaleratzeaz gain, Arrozaren Egunak berritasun handi dakartza: Erreinuko Arrozgileen aitorpena, arrozaren inguruan nabarmentzen diren pertsonak saritu nahi duena.  Lehenengo aitorpena Alicanteraino joanen da eta Alfonso eta Teo Mira sarituko dituzte, Aspe herrian dute jatetxea, eta Espainiako arrozgile onenen artean daude. Gainera, oso ezagunak dira martxoan beti jardunaldi batzuk egiten dituztelako haien jatetxean. Dagoeneko XVII. edizioa egin dute eta aurten 33 sukaldari bildu dituzte, denera 10 Repsoleko eguzki eta 11 Michelin izar dituztenak.

Mira anaiek saria jasoko dute Nicolas Ramirez chefaren eskutik. Tubal jatetxeko sukaldaria da, eta orain dela gutxi bat egin du NNPEKko Jatetxe Iraunkorren Sarearekin. Ospatzeko, paella handi bat eginen dute Arguedasko Udaletxe plazan. Nicolas Ramirezek ere untxi eta barraskiloekin arroza eginen du, Tafallan eta Nafarroako hegoaldean oso tipikoa dena.

Hau guztia irailaren 21ean izanen da; baina lehenago,  hilaren 19an, Arguedasen egonen da Arrozaren Egunaren aurretiko ekitaldia eta ikastaroa antolatu dute Martin Iturriren eskutik. Iturri Beti Jai eta Cocotte tabernaren sukaldaria da eta arrozaren barietateen inguruan mintzatuko da, bai eta bi arroz prestatu ere pausoz pauso: bata arrainarekin eta bestea txerriarekin.

Hau da, detailerik ez galtzeko jardunaldiak.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org