Arkume eta orburu kaneloi ekologiko bat, Nafarroa Saltsa Berdeko V. edizioaren irabazlea

    CPAEN/NNPEKek Nafarroako eta sasoiko elikagai ekologikoen kontsumoa sustatzeko antolatu duen Nafarroa Saltsa Berdean errezeten lehiaketaren bosgarren edizioan, hogeita hiru errezeta aurkeztu dira. Arkumea, orburuak, kalabaza, porruak eta ziazerbak izan dira lehen, bigarren eta hirugarren postuetan sailkatu diren errezeten osagai ekologikoak. Jatetxeen kategorian, Baratza Makrobiotikak irabazi du tofu marinatua eta barazki salteatuak dituen krepe batekin.

    Elkarbanatu

    Elkarbanatu

    Nafarroa Saltsa Berdean errezeta lehiaketa bosgarren edizioa amaitu berri da, Nafarroako salmenta puntu ekologikoak ikusarazi nahi dituen lehiaketa, bere eskaintzan bertako elikagai ekologikoak dituztenak eta sasoikoak direnak. Errezeta-lehiaketa honetan parte hartzen dutenek elikagaiak erosi dituzte lehiaketara aurkeztutako proposamenak prestatzeko.
     
    Edizio honetako lehen saria Miren Indak irabazi du, Landare kontsumitzaileen elkartean erosi duen arkume-izterreko kaneloi batekin, orburu krematsu eta frijituekin. Bigarren saria Uxue Lasarentzat izan da, Landaren erositako kalabaza eta porru saltsaren ñokisengatik. Hirugarren saria, berriz, Gemma Peñarentzat izan da, arrautza potxea duten ziazerba gofrearekin eta Geltokin egindako erosketa aurkeztu baititu. Jatetxeei dagokienez, Baratza Makrobiotikako Tina Asensio sukaldari bioenergetikoak irabazi du, tofu marinatuko krepe batekin eta curry erara salteatutako barazkiekin.
     
    Saltokiez eta bezeroez gain, Nafarroa Saltsa Berdean, Nafarroako Jatetxe Iraunkorren Sareko jatetxeek ere parte hartzen dute. Bertako saltokiek bezala, Nafarroan landutako eta/edo ekoitzitako elikagaien eskaintzan zerrenda bat dute, eta une honetan eguneratzen ari dira. 
     
    Lehiaketa honen berezitasuna da sariak bezeroei, saltokiei eta jatetxeei dagozkiela. Horrela, errezeta-lehiaketaren irabazleek 150, 100 eta 50 €-ko erosketa-txartelak jasotzen dituzte, errezetak egiteko erosketak egin zituzten dendetan trukatzeko; errezeta irabazlearen protagonista diren saltokiek, era berean, aukeratzen duten jatetxe jasangarriaz gozatzeko kupoiak jasotzen dituzte, eta jatetxeek salmenta-puntuetan gastatzeko kupoiak jasotzen dituzte, zirkulua itxiz.
     
    Elikagai ekologikoak aurkitzeko CPAEN/NNPEKi atxikitako dendak, jasangarritasunaren eta errezeten aldeko apustua egiten duten jatetxeak – irabazleak, finalistak eta bost edizioetan jatetxeek aurkeztutakoak barne – www.navarraecologica.org webgunean aurki daitezke.

    Bilatu

    Kategoria zabalduenak

    Artikuluak dataren arabera

    Buletina

    Izena eman!

    Harpidetu!

    Ez galdu azken istorio eta promozioak

    jakin nork sortzen duen ECO

    Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

    Jarraitu gaitzazu!

    Egunean egoteko

    Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org