Barazkien jardunaldiak hasiko dira Erriberan

Apirilaren 20retik eta maiatzaren 1era arte XXIV. Barazkiak goresteko Jardunaldiak izanen dira Nafarroako Erriberan. Urteroko zita izan ohi da maiatzean, Erriberako barazki ezagunak nabarmentzeko. Hamar egunez askotariko ekitaldiak egonen dira, produktuen dastaketak, erakusketak, hitzaldiak, sukaldaritza tailerrak, garagardo edo patxaran katak, besteak beste. Horien artean, hainbat jarduera ekologiko nabarmendu nahi ditugu, NNPEKren babesa dutenak.   Hain...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Apirilaren 20retik eta maiatzaren 1era arte XXIV. Barazkiak goresteko Jardunaldiak izanen dira Nafarroako Erriberan. Urteroko zita izan ohi da maiatzean, Erriberako barazki ezagunak nabarmentzeko. Hamar egunez askotariko ekitaldiak egonen dira, produktuen dastaketak, erakusketak, hitzaldiak, sukaldaritza tailerrak, garagardo edo patxaran katak, besteak beste. Horien artean, hainbat jarduera ekologiko nabarmendu nahi ditugu, NNPEKren babesa dutenak.

 

Hain zuzen ere, nekazaritza ekologikoa sustatzeko helburuarekin, eta jarduera originalak aurrera eramateko xedearekin, heldu den apirilaren 20an, ostiralarekin, Borraja Komandoak bere zortzigarren erasoa aurrera eramanen du Cintruenigon. Ekitaldian, berriro erasotuko du eta herriko lorategi bat baratz ekologikoan bihurtuko du.

 

Horrez gain, apirilaren 28an, Helianto kolektiboak Arguedaseko Udalarekin orain dela hilabete batzuk Borraja Komandoarekin landatu zuen baratz ekologikoa dinamizatuko du haurrekin. Txikienek landare ekologikoak, loreak eta usain loreak landatuko dituzte. Egun berean, ingurumenaren inguruko horma-irudia margotuko dute. Gainera, parte hartzen duten umeek NNPEKko operadoreak diren Naturcook, Gumendi, Arrasate eta Urzanteri esker hamaiketako osasuntsua izanen dute.

 

Azkenik, Helianto kolektiboa apirilaren 29an egonen da Tuterako hornidura azokan, ingurumenari buruzko bi haur tailer dinamizatzen. Kolektiboak azaldu duenez, Tuterako tomate itsusiaren kimuak banatuko dituzte, urtero irailean ospatzen den lehiaketarako.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org