Larunbat honetan Basotxoa Bosquecillo artisau eta bertako produktuen azoka itzuliko da. Azoka txikia 10:00etatik 14:00etara irekiko dute, eta dagoeneko maiatzeko eta ekaineko bigarren larunbatetan egin dute. Abuztuaren 9an itzuliko da, larunbata, 30 postu baino gehiagorekin.
Iruñeko Udalak antolatzen du azoka, baina lankidetzan aritzen da Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Institutuarekin (INTIA-Reyno Gourmet), Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (CEPAEN-NNPEK), Nafarroako Elikagai Artisauen Ekoizleen Elkartearekin eta Bizilur elkartearekin.
Helburua atari zabaleko merkatu hori oinezkoentzako gune batean eta Takonera ondoan hitzordu iraunkor gisa finkatzea da, bai Iruñeko biztanleentzat, bai bisitarientzat. Bertan, Nafarroa osoko elikadura eta artisautza produktuak egongo dira.
Hogeita hamar bat postu egonen dira hilero Basotxoan. Horietako sei Elikagai Artisauen Ekoizleen Elkartearenak izanen dira. Beste sei INTIAk hautatuko ditu. CPAEN-NNPEK kontseiluak ere beste sei aukeratuko ditu; bai eta Bizilur elkarteak ere. Gainerako seiak Iruñeko Udalaren Merkataritza Zerbitzuak hautatuak izanen dira.
Ekintza honen bidez, CPAEN/NNPEKek Nafarroako produktu ekologikoei balioa ematearen eta zuzeneko salmenta bultzatzearen aldeko apustua egiten du, tokiko merkataritza eta jasangarritasuna sustatuz.
ABUZTUAREN 9KO AZOKARA JOANGO DIREN CPAEN/NNPEK-KO PRODUKTOREAK
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org