Berbinzanako Conchi Goicoechea nekazaria eta Errigora saritu ditu CPAEN/NNPEKk

Ostiral honetan, Nafarroako sektore ekologikoak CPAEN/NNPEK 2022 Sariak banatu ditu. CPAEN/NNPEKen batzar orokorraren amaieran izan da ekitaldia. Conchi Goicoechea Berbintzanako nekazariak Nekazaritza Ekologikoari eskainitako Bizitza Osoa saria jaso du, eta Errigorak Erakunde Laguntzailearen Saria. Goicoecheak ezin izan du ekitaldira bertaratu eta Nino Ruiz Carcarreko nekazariak jaso du bere ordez. 

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Gaur CPAEN/NNPEKen batzar orokorra egin da, eta Nafarroa osoko 50 bat operadore ekologikok parte hartu dute. CPAEN/NNPEKen kontu orokorrak aurkezteaz gain, azken urteetan ziurtapenean, sustapenean eta proiektuetan egindako lana azaldu da.
 
Mirian Otxotorena CPAEN/NNPEKko lehendakariak azaldu duenez, operadoreak eta ziurtatutako azalera ekologikoa handitu da azken urtetan. Gaur egun 815 operadore daude, hau da, iaz baino % 9.25 gehiago. Aurten, 4.000 hektareatik gora handitu da azalera, eta 66.201 hektareara iritsi da. 
 
Batzarrean lan-mahaiak egin dira, eta operadoreek hobekuntzak proposatu dituzte CPAEN/NNPEK arloetarako. Batzarra amaitu denean, CPAEN/NNPEK VI Sariak eman dira. 
 
Conchi Goicoechea, bizitza oso baten saria
 
Conchik ezin izan du gaur bertaratu eta saria jaso, baina CPAEN/NNPEKk sariaren bidez nekazaritza ekologikoan egindako ibilbidea eskertu eta omendu nahi izan du. 24 urte baino gehiago daramatza Berbintzanan baratze ekologikoarekin lanean. Familia nekazaria izanik, 90eko hamarkadaren amaieran ekin zion bere ibilbideari, lehenik Berbintzanako talde ekologistarekin, ondoren ekoizle ekologiko batekin lan eginez eta, azkenik, 2001ean nekazari gisa bizitzen jarri zen. Gogoan izan du garai horretan asko markatu zuen liburu baten esaldia: ‘Esaten zuen lur gramo batean mila milioi mikroorganismo daudela, eta gogoeta egin nuen: Zer gertatzen da mikroorganismoak kentzen baditugu? Lurra bizi-bizirik dago’.
 
Konturatu zen kontua ez zela gehiago ekoiztea, hobeto ekoiztea baizik, eta horrela nekazaritza ekologikoaren alde egin zuen. Ordutik, Berbintzanan jarraitzen du era guztietako 
 
barazkiak landatzen, eta hurbileko dendetan eta kontsumo-taldeetan banatzen. Hala ere, gogorarazi du garai latzak ere igaro zituela: nekazaria eta emakumea izatea ez zen erraza izan eta lan handia egin zuen bere proiektua ekonomikoki errentagarria izan zedin. Orain, harro dago egindako lanaz, landako egunerokotasunaz gozatzen du eta bezeroekin duen harremana eskertzen du, sinpletasunetik duintasunez bizitzeko aukera ematen baitio.
 
Conchik amari eta aitari eskaini nahi izan die bere saria, oso ongi lan egiten irakatsi baitiote, eta errekonozimendua ere merezi dutela uste du.
 
Errigora, erakunde laguntzailearen saria
 
Hasieratik, CPAEN/NNPEK Errigorarekin aritu da Erriberan nekazaritza ekologikoa eta euskara sustatzen. Bi erakundeen arteko lana duela zenbait urtetik ari da egiten, eta bi erakundeen arteko lankidetzak fruituak eman ditu: gero eta produktu ekologiko gehiago daude Errigoran, eta eskaintza zabaldu egin da.
 
Errigoraren bitartez ere, Nafarroan elikadura burujabetzarantz urratsak ematen ari dira, ekoizle txikiei eta euskaraz lagunduz. Horren adibide dira Hazialdeko edo Errigorarekin egiten ari diren lankidetza eta sinergiak. Nafarroako sektore ekologikoak Errigoraren eskaerari erantzuten dio, eta Errigoraren eskariak hura egituratzen laguntzen du. Errigoraren izenean, Xanti Quirogak saria jaso zuen, Arraizan gerezi, sagar eta intxaurrekin ekoizle ekologikoa dena.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org