Bidasoako kiwiak itzuli dira apirileko EKOmerkatuan

Hurrengo EKOmerkatua datorren apirilaren 5an izango da. Nafarroako elikagai ekologikoen merkatua Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean izango da eta Nafarroako 14 ekoizlek parte hartuko dute, elikagai ekologiko anitzekin. Nafarroako sasoiko elikagaiek ere presentzia handia dute hilabete honetan, Kibbisatek Donamarian eta Donezteben hazitako kiwiekin etorriko da.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Larunbat honetako EKOmerkatua Nafarroako sasoiko elikagaiei balioa emanez hasiko da. Kasu honetan, neguko barazkiak dastatuko dira eta Donamiria/Doneztebeko kiwiak.

Barazkiez gain, kiwiek Nafarroako izar sasoiko elikagaiak dira. Kibbisaten kiwi ekologikoak landatzen dituzte Nafarroako Pirinio Atlantikoan 2008tik, CPAEN/NNPEKeko ziurtagiria izanda. Guztira Hayward barietateko 16 hektarea kiwi landatzen dituzte, Baztan-Bidasoa haranean, Nafarroako iparralde heze eta berdean. Landaketek mikroklima bakarra eta lur emankorrak dituzte, eta, horri esker, aparteko kalitateko kiwiak lor daitezke. Larunbat honetan eskuragarri egongo dira, Maite Urrozen eskutik.

Sasoiko produktu osasungarri eta jasangarrien EKOmerkatua izanen da, hilero parte hartzen duten Nafarroako elikagai ekologiko ugariez gain: Artzibarko ogia eta pastak, olioa, gazta eta lekaleak Lizarraldean, Caparrosoko sasoiko barazkiak, Imotz bailarako arrautzak eta ahuntz gazta, Arbeiza eta Izurzuko eztia, Faltzesko olioa eta almendrak, Baztango gazta urdina, Goñi bailarako lekaleak eta patatak eta Oskozeko sagar zukua.

Gainera, 12:00etan Tina Asensio (Baratza Kafea) elikadura osasuntsu eta orekatuari buruzko hitzaldia egingo du modu erraz eta eraginkorrean gauzatzeko gako nagusiak azalduko dira. Hitzaldian puntu guzti hauei buruz hitz egingo da eta amaieran galderak eta erantzunak egiteko denbora egongo da.

EKOMERKATUA

Apirilaren 5an, 10:00etatik 14:00etara. Iruñeko Autobus Geltoki Zaharra.

ELKEA/HAZIALDEKO. Lekaleak, sagar-zukua. Bakedano.

EL PUENTE VIEJO. Barazkiak. Caparroso.

LAKABEKO OKINDEGIA. Ogia eta pastak. Lakabe.

ECOLÓGICOS ARANDA. Oliba-olio birjina estra eta almendruak. Faltzes.

PITTIKA. Behi-gazta. Erratzu.

JAVIER ANOCIBAR. Patatak, txitxirioa eta udareak. Munarriz.

AXURIBELTZ. Ardi-gazta. Iturgoien.

LARREZABAL ECO. Gazta. Alsasua.

ERLANDERE. Eztia. Arbeiza.

GIL PAGOLA. Oliba-olioa. Eulz.

EKOSAGAR.Zagar-zukua. Oskoz

ERLAN. Eztia. Izurzu

EKOLLAONDO. Arrautzak, ahuntz-gazta. Goldaratz.

POSTU GONBIDATUA

KIBBI SATKiwiak. Donamaria eta Santesteban.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org