Biocultura Madrilek 800 erakuslerekin irekiko ditu ateak

Azaroan Biocultura Madril-en urteko edizioa ospatzen da. Estatu mailan nabarmen diren ferien artean garrantzitsuenetakoa da ekoizpen ekologikoaren arloan, eta zalantzarik gabe erakusle, ekoizle eta bisitari kopuruak kontuan hartuta, jende gehien batzen duenetako bat da. Aurten azaroaren 1, 2, 3 eta 4ean ospatuko da Madrilgo Ferian (IFEMA), 8 eta 10 pabilioietan. Hogeita hamalaugarren edizio hau 20.000 elikadura produktu ekologiko erreferentzia baino gehiagorekin irekiko da, sektore...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Azaroan Biocultura Madril-en urteko edizioa ospatzen da. Estatu mailan nabarmen diren ferien artean garrantzitsuenetakoa da ekoizpen ekologikoaren arloan, eta zalantzarik gabe erakusle, ekoizle eta bisitari kopuruak kontuan hartuta, jende gehien batzen duenetako bat da.

Aurten azaroaren 1, 2, 3 eta 4ean ospatuko da Madrilgo Ferian (IFEMA), 8 eta 10 pabilioietan. Hogeita hamalaugarren edizio hau 20.000 elikadura produktu ekologiko erreferentzia baino gehiagorekin irekiko da, sektore hau bait da nagusi ekitaldian, eta ia erakustoki guztiak eman izan dira.

CPAEN/NNPEKek, egun 30 sektore anitzetako 650 operadore batzen dituelarik, aurten ere parte hartuko du, olio, barazki, kontserba, gozoki, gazta eta marmeladekin besteak beste.

Feriako 800 erakustokietan, Nafarroako 12 operadore egongo dira 12. standean: Gumendi, Camporel Delicatessen, Gobeies, Uharte Gazta, Casa Paulina, Aceites Artajo, Monjardin Organic, IsaNatur, Antonio Anaut, Finca la Noria eta Ecolo. Gainera baita CPAEN/NNPEKeko kide diren 4 operadore egongo dira: El Caserio de Tafalla, Equimercado Comercio Justo, Josenea eta Irati Organic eta Wellness Point by Cosmoetica kosmetika ekoizleak.

Oihalgintza, bioeraikuntza, apaingarritza, energia berriztagarriak, ongizate komunaren ekonomia, terapiak eta birtziklapea ere aipagai izango dira Bioculturan. Feriaren helburua 74.000 bisitariak gainditzea da, haien laguntzaz kontsumo ekologiko eta arduratsua zabaltzeko. BioCulturak, produktua kontsumitzailearengana hurbiltzen du stand, showcooking, jardunaldi, mahai inguru, hitzaldi eta beste hainbat eratan.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org