Bioterra: 11 enpresa ekologiko parte hartuko dute asteburu honetan Irungo azokan

Ecoatarrabia, Erlandere, Biotrailla, Kibbi Sat, Pastas Martinelli, Gobeies, aceite Fuente de Garos, Erlan, Tribal Trading, Afortunato eta Bagordi upeltegiak Bioterra azokan parte hartuko dute 7tik 9ra Ficoban (Irunen). 

 

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Bioterrak ingurumena errespetatzen duten produktu eta zerbitzuekin konprometituta ospatuko du bere 21. edizioa ekainaren 7, 8 eta 9an. Ibilbide oparoarekin eta jasangarritasuna erdigunean jarrita, askotariko produktu ekologikoak, bioeraikuntzaren eta energia berriztagarrien inguruko berrikuntzak eta ongizaterako produktu eta zerbitzuak izango ditu, baita hitzaldi-programa bakarra ere.
 
CPAEN/NNPEKek, urtero bezala, bertan parte hartuk odu ezinbesteko hitzordua delako sektore ekologikoarentzat Kasu honetan, CPAEN/NNPEKekin parte hartuko duten ekoizle eta elaboratzaileak honako hauek dira: Ecoatarrabia, Atarrabiako eko galletekin; Erlandere, Arbeizako eztiarekin; Biotrailla, Buñuelgo fruta- eta barazki-saskiekin; Kibbi Sat, Baztan-Bidasoako kiwiekin; Martinelli pasta, Beriaingo pastarekin; Gobeies, ahabi deshidratatuekin eta Iruñeko landare-kontserba eta perretxiko deshidratatuekin; Oteizako Fuente de Garos olioa; Izurzuko Erlan eztia; Corellako Tribal Trading ogia eta pastekin. Gainera, Andosillako Bagordi upategiak eta A Fortunatto Iruñeko kafearekin ere egongo dira Bioterran.
 
Eko-elikagaien dastaketak
Gainera, enpresa ekologikoetako batzuek azokaren programazioan parte hartuko dute dastaketekin. Horrela, ekainaren 7an, ostirala, Afortunato Cafésen kafeak dastatu ahal izango dira 11: 00etan; 16: 00etan, Tribal Tradingen dastaketaren txanda izango da. Larunbatean Erlanderek (16:00) eta Ecoatarrabiak (17:00) beren produktu ekologikoak erakutsiko dizkiete azokatik pasatzen diren kontsumitzaileei. Azkenik, ekainaren 9an, igandea, Afortunato Café (11:00), Tribal Trading (13:00) eta Ecoatarrabia (18:00) dastaketak errepikatu ahal izango dira.
 
Bioterra topagune eta tresna bat da, pertsonen, enpresa erakusketarien eta bisitarien arteko lankidetza errazten duena, produktu ekologikoetan interesa dutenak, energia-eraginkortasunaz, autokontsumoaz eta kontsumo arduratsuaz kezkatuta daudenak. Bi hamarkadatako esperientzia garapen iraunkorrarekiko konpromisoarekin, ideia berdeak hartuz eta bultzatuz eta gizartearen gero eta geruza zabalagoak kultura ekologikoan sar daitezen espazioak zabalduz.
CPAEN/NNPEKetik azokatik pasatzera animatzen zaituztegu, baita Nafarroako ekoizle ekologikoak bisitatzera eta dastatze eta aurkezpenetara joatera ere.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org