Carlos Zabala: "Nire merkaturatzearen %80 salmenta zuzena da"

Casa Paulina hilero joaten da EKOmerkatura. Carlosekin hitz egin dugu irasagar marmelada egiten ari den bitartean, hain justu fruitua bildu ondoren bere laboreetatik Ameskoa Behereko Artaza herrian. 2017an marmeladekin hasi zen, 15 barietate baino gehiago ditu eta gehienak bertako laboreekin egiten ditu.  Carlos hilero joaten da EKOmerkatura bere marmelada zaporetsuak saltzera. Datorren azaroaren 6an Baluarte plazan izango duzue zain, bertan ospatuko baita hurrengo EKOmerkatua. 

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Konta iezaguzu zure ibilbide ekologikoa. Nola hasi zinen, zer ekoizten duzu, non, nola?
2017an Casa Paulina marmeladak egiten hasi nintzen. Bizimodua aldatu nahi nuen eta frutak landu eta marmelada ekologiko eta artisauak egiteko apustua hartu nuen. Betidanik izan dut argi ekologikoan egingo nuela. Oraintxe bertan 15-16 barietate inguru ditut, gehienak laborantza propiokoak dira eta 4 hektareako fruta-arbolekin eta fruitu gorriekin lan egiten dut, tokiko barietate zaharrak ere erabiltzen saiatuz.
 
Zergatik zoaz EKOmerkatura?
Hasieratik egin dut EKOmerkatuaren alde, salmentarako irtenbide ona delakoan nago. Nire merkaturatze-kanalik garrantzitsuena zuzeneko salmenta da, %80 inguru azoketara eta merkatuetara bideratzen da, eta gainerakoa saltokietara, hala nola, dendetara. Merkatuek kontsumitzaileak ezagutzeko aukera emante didate, eta alderantziz. 
 
Nola animatuko zenuke produktu ekologikoak kontsumitzera?
EKOmerkatura elikagai ekologikoak kontsumitzen dituen jende fidel asko etortzen da, eta hori oso ongi dago, baina beste publiko mota bat etorrarazi behar dugu, oraindik ekologikoak ez diren baina izan daitezkeen kontsumitzaile horiek. Horretarako, kalera joan behar dugu, kalitatezko produktua dela eta ingurumena zaintzen duela esateko. Gero eta jende gehiagok erosten du ekologikoan, gero eta sentsibilitate handiagoa dago; hori aprobetxa dezakegu gehiago ikus gaitzaten.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org