CPAEN/NNPEK-en eskutik, asteazken honetan Geltokin (Iruñeko Autobus geltoki zaharrean) ardo ekologikoen dastatze ekitaldia ospatuko da. Hitzordua 19.30tatik aurrera izango da eta 40 pertsonek eman dute izena, jende kopurua beteta gelditu delarik.
Migueltxo Goñi, sumiller-a eta dastatze irakaslea da, eta 90 minutuz ardo dastatzearen kontzeptuan sakonduko da, oinarrizko teknikak aurkeztuz, eta bere eskarmentua ekarriz. Gero praktikan jarrito dituzte ezagutza horiek, bertaratutakoek. Hiru upeltegitako bost ardo dastatuko dira:
Gaur egun Nafarroako 24 upeltegik izena eman dute NNPEK-en, euren ardo ekologikoekin.
Ekitaldi honetaz gain, Geltokik honako ekimenak aurkezten ditu, jatetxea ahaztu gabe, non jaki ekologikoak eta bertakoak oinarri diren:
NNPEK-ek Geltokin parte hartuko du ere, irailaren 13an barazki garbiketan formakuntza bat eskainiz. Informazio gehiago: info@geltoki.red
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org