CPAEN/NNPEK eta Aspace Nafarroa kalabaza ekologiko eta solidarioak jaso zituzten Lodosan

Pasaden irailaren 23a Ekoizpen Ekologikoaren Europako Eguna ospatu zen, eta atzo, urriaren 13an, kalabazen produkzio epeak  jarraituz, 600 kilo kalabaza baino gehiago jaso ziren Aspaceko erabiltzaileen eskutik Pedro Luisen lursailetan.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Iazko arrakastaren ondoren, CPAEN/NNPEKek eta Aspacek berriro bat egin nahi izan dute bilketa solidarioa egiteko. Oraingoan, kalabaza ekologikoak bildu dira, ondoren kalabaza ekologikoko krema egiteko erabiliko direnak Conservas Pedro Luisek Lodosan duen egoitzan.

Eguna zelaian hasi zen kalabazen bilketarekin, non Iruñeko eta Berako zentroetako erabiltzaileek erakutsi zuten beren egoerak ez diela eragozten horrelako ekintza batean lagundu ahal izatea.

Bere lan gogorraren saria gazta, hestebete, oliba-olioen tostada, marmelada, zuku eta ogiz egindako bazkari batek jaso zuen, dena ekologikoa.

Eguna amaitu ondoren, Pedro Luisen kontserba-fabrika ezagutzeko aukera izan eta Lodosako alkatea Laura Ramirezek, egindako lana eskertzeko bazkari bat eskaini zieten.

Borraja Komandoaren jardueren barruan kokatzen da ekintza hau. Talde horrek hogei ekintza biltzen ditu 2017an jaio zenetik, Nafarroako nekazaritza eta ekoizpen ekologikoa sustatzeko eta izaera sozial eta solidarioa duten ekintzak egiteko. Oraingo honetan, Ekoizpen Ekologikoaren Europako Eguna ospatu nahi izan zuten.

Ekimenaren bigarren zatia Pedro Luisen egoitzan poteak jasotzea eta Paris 365 erakundeari ematea izango da. Ekintza horren protagonistak ibiltariak ez diren erabiltzaileak izango dira, jarduera solidarioan parte hartu ahal izan dezaten.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org