Fridays for Future, mundo mailako klima aldaketaren aurkako mugimendua da, Greta Thunberg gazteak martxan jarri zuena eta planeta osoan zehar zabaldu zena. Nafarroan ere martxan dago, eta iaztik gazte talde batek mobilizazioak antolatzen ditu periodikoki. CPAEN/NNPEK gazte taldearen ekintzekiko interesa erakutsita, abuztu erdialdean bilera deitu zuen haiekin euren ekintzak ezagutu eta etorkizunean elkarlana proposatzeko.
Gazte mugimenduak bat egin du “Klimaren Aliantza” delako ekimenarekin, beste ehun eragilerekin batera. Hurrengo ekintzak irailean izango dira, “klima ekintza” delakoen astearekin, hilak 20 eta 27a artean, ikasturte akademikoarekin hasierarekin bat eginez.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org