CPAEN/NNPEK hauteskundeetako emaitzak: UAGNren gehiengoa

Atzo, martxoak 30, CPAEN/NNPEKen kontseilu berrirako hauteskundeak izan ziren, hurrengo lau urteetan erakundea kudeatuko duena. UAGN izan da ordezkaritza handiena izan duen sindikatua, eta ekoizpeneko bi ordezkari eta enpresa elaboratzaileetako ordezkari bat lortu ditu.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

EHNEk, orain arte lehendakaritza izan duenak, ekoizpen bokal bat eta elaboratzaileen beste bat lortu ditu, aurreko hauteskundeekiko bokal bat galduta. 
 
Horrela, kontseilu berria UAGNko hiru kidek, EHNEko bik, Alinarreko batek eta UCANeko batek osatuko dute.
 
Ekoizpen enpresetako UAGNko ordezkari gisa, Fustiñanako María José Arrondok eta Arguedasko Iciar Ezpeletak lortu dute postua. Bestalde, Bagordi upategiko Ander Carcar izan da enpresa elaboratzaileko ordezkaria.
EHNE, berriz, Alberto Benito Sartagudako ekoizleak eta Patxi Antxorena Trigo Limpioko kidea ordezkatuko dute.
 
Enpresa merkaturatzaile eta inportatzaileen C eta D zentsuei dagokienez, ordezkaritza lortu dute ALINARrek, San Adriango José Salcedo Soria SLren zerrendaburu zenak, eta UCANek, AN S Coop.ek ordezkatuta.
 
Kontseilukide berrien kargu-hartzea eta kontseilu berriaren eraketa apirilaren 13an izango da, eta bertan lehendakari berria aukeratuko da.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org