Pasaden igandean 3.000 pertsona baino gehio parte hartu zuten Minbiziaren aurkako XI. Martxa ospatu zen, Minbiziaren aurkako Espianiako Elkarteak antolatuta.
Martxaren helburua gaixotasuna ezagutaraztea eta ikerketarako funtsak lortzea izan zen. Horregatik, goizeko 11:00etan Iruñeko Ziudadelan hasi egin zen 5km-ko ibilbidea non 3.000 pertsona baino gehiago elkartu egin ziren mezu bat bidaltzeko “Guztiak elkarrekin gaudela familiei babesa emateko eta gaixotasunari konponbide bat emateko. Ikerketa gauza garrantzitsuena da.” hori esan zuen Juan Franco-k, Nafarroako Minbiziaren kontrako Elkartearen lehendakaria.
CPAEN/NNPEK elaboratzaileen elikagai ekologikoak eman zituen ekitaldian parte hartzeko: Aspace eta Jauregiako yogurtak Lurmendiko mermeladeekin eta Ekollaondo eta Axuribeltzen gaztak La Panacearen ogiarekin.
Gainera, MCA Mendabiako CPAEN/NNPEK-en kontserba begetalen operadorea parte hartu du Minbiziaren aurkako XI. Martxan.
CPAEN/NNPEKek horrelako ekintzak bultzatzearen aldeko apustua egiten du. Ikerketa sustatzen dutelako, eta kalitatezko elikagaiak, hurbiltasunekoak eta gure lurraldeari balioa ematen diotenak kontsumituz bizimodu osasungarriari garrantzia ematen diotelako.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org