CPAEN/NNPEKek EKOALDE Pilatze Zentruaren aurrerapenak aurkeztu ditu

Iragan urtarrilaren 31n CPAEN/NNPEKek, INTIAk eta AENk batzar informativoa burutu zuten Pilatze Zentru berriaren, EKOALDEren, aurrerapausoak azaltzeko. Bilerara NNPEKen inguruko 70 operadore gerturatu ziren, ekimen berriaren nondik norakoak entzuteko premiaz. Ekimena hasierako ideia pilatze fasearen eta 2018an garatutako garapen fasearen ondoren abiatu da. Horietan gunearen funtzionamendurako lan lerroak paratu dira. Entzute fasearen ondoren, ekarpenak kontseiluak aurreko...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Iragan urtarrilaren 31n CPAEN/NNPEKek, INTIAk eta AENk batzar informativoa burutu zuten Pilatze Zentru berriaren, EKOALDEren, aurrerapausoak azaltzeko.

Bilerara NNPEKen inguruko 70 operadore gerturatu ziren, ekimen berriaren nondik norakoak entzuteko premiaz.

Ekimena hasierako ideia pilatze fasearen eta 2018an garatutako garapen fasearen ondoren abiatu da. Horietan gunearen funtzionamendurako lan lerroak paratu dira. Entzute fasearen ondoren, ekarpenak kontseiluak aurreko urtean zehar egindako batzarretan landu dira. Horietan operadoreek egungo eskariari erantzuteko zerbitzua eskatzen zuten, baita lan lerro berriak bilatzerako orduan ere.

Edorta Lezaun (NNPEK) , Juanma Intxaurrandieta (INTIA) eta Jose Luis Olloqui (AEN) proiektuaren inguruko aurrerapausoak aurkeztu zituzten eta ekoizle eta egileak bultzatu zituzten izen eman eta EKOALDEn aktiboki parte hartzera.

Bileran, OPPOSA izandako gunea egokitzeko inbertsioen berri eman zen, eta EKOALDEren abiapuntu den oinarria azpimarratu zen: sektore ekologikoko ekoizleentzat erabilgarria den tresna, elkarlanean, bakarrik ezinezkoak lirateekeen, kanal laburrak eskuratu ahal izateko (kolektibo publiko eta pribatuak, ostalaritza…).

Bidea 2017ko kontseiluaren bileran abiatu zen, pilatze zentru baten ideiari forma emanez. Orain urte eta erdiren bueltan, emaitzak agerikoak dira eta EKOALDE martxan da.

EKOALDEren aurkezpen publikoa martxoan izanen da.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org