CPAEN/NNPEK Tuterako Tomate Itsusiaren egunean barietate ezberdinen dastaketarekin

Joan den larunbatean, abuztuaren 29an, Tuterako Tomate Itsusiaren Eguna ospatu zuen Tuterak, sasoiko fruta honekin lotutako hainbat jarduerarekin.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Nafarroako produktu izarra izan zen denboraldi honetan protagonista nagusia asteburu osoan zehar, dastatzeetatik hasi eta zopa hotzen lehiaketetara edo txikientzako jarduerekin, tomatearen hazia nola zaindu ikasiz.

Asteburu osoan zehar, azokak helburu argia izan du: tomatea itsusia izan arren, zaporetsuena izan daitekeela erakustea. Topaketa gastronomiko eta kultural bat, Tuteran bildutako tomate itsusienen zaporea aldarrikatzen duena.

Mari José Arrondok, CPAEN/NNPEKeko lehendakariak, erakundearen ordezkari gisa, Nafarroako operadore ekologikoen 4 mota ezberdineko tomateak eskaintzeko postu bat prestatu zuen, kasu hontean Mejana Gourmet operadorearena. Horrez gain, nekazaritza ekologikoari eta datozen egunetan egingo den Nafarroako Azoka Ekologikoari buruzko informazioa emango da.

CPAEN/NNPEKek horrelako ekitaldiak babestearen aldeko apustua egiten du, egunero kontsumitzen diren produktuen iraunkortasuna eta hurbiltasuna bultzatzeko, eta, aldi berean, gure lurra zaintzeko egunero lan egiten duten Nafarroako nekazari txikiei ahotsa emateko.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org