Pasaden otsailak 28, CPAEN/NNPEK ENAC (Entidad Nacional de Acreditaciones) egiaztapena lortu du
Egiaztapena internazionalki ezarritako tresna da, ebaluazio-jarduerak behar bezala gauzatzeari buruzko konfiantza sortzeko, eta emaitzak fidagarriak izateko.
CPAEN/NNPEK Nafarroako nekazaritza ekoizpen ekologikoa kontrolatzen du eta bere ekoizpenak ziurtatzen ditu. Ziurtagiriaren helburu orokorra alderdi interesadun guztiei konfiantza ematea da; horregatik, funtsezkoa da ziurtapena inpartzialki eta gaitasunez gauzatzen dela frogatzea, zehaztutako baldintza guztiak betez.
ENACek ziurtapen-erakundearen konpetentzia ebaluatzen du, merkatuan, administrazioan eta gizartean konfiantza sortuz produktuen gainean egiten den kontrolari dagokionez, eta bere lana nazioartean onartutako arauen arabera egiten duela baieztatuz, eskatutako konpetentzia teknikoarekin. Ebaluazio hori egiteko, CPAEN/NNPEK aplikatzen dituen prozesuak ikuskatu dira, bai eta dokumentuak kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema, antolaketa-egitura, ebidentziak jasotzea eta "in situ" laguntzea ere.
Egiaztapenarekin CPAEN/NNPEK erakundeak kontrol- eta ziurtapen-sistemak modu fidagarrian, objektiboan eta inpartzialean aplikatzen dituela bermatzen du. Kontsumitzaileari konfiantza ematea eta prozeduretan kalitate gorena bermatzea lortzen du, produktuaren ziurtapenari buruzko ISO 17065 arauaren estandarren arabera.
Erakundeak lanean jarraituko du ekoizpen ekologikoari balioa emateko, nekazaritza-ekoizpen jasangarriaren eredu gisa eta ingurumena errespetatzen duen eredu gisa, biodibertsitatearen defentsa gisa eta klima-aldaketaren aurka lerrokatuta, Europako Batzordeak ezarritako helburua lortzeko: Nafarroan landatutako ekoizpen ekologikoa handitzea, 2030ean % 25era iritsi arte.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org