Ekimenaren abiapuntua ekoizpen ekologikoa era batearatu, konbinatu eta profesionalean, komertzializazio bide motzetara helaraztea da, zuzeneko salmenta prezioekin. Azpiegitura Noainen kokatzen da, Opposa zaharraren kokalekuan.
Ekoaldek katalogo bateratua eta banatze antolatua ahalbidetzen ditu, eta logistika eta komertzial zerbitzu aparta eskeintzen du.
Ekoalde helburu bikoitza duen aberaste asmorik gaboko entitatetzat sortu da: ekoizle ekologikoei zerbitzua eskaintzea eta kontsumitzaile profesionalei –HORECA kanala, jantokiak, komertzioa, bestelako agenteak- hurbiltasunezko produktu ekologikoak eskeintzea efizienteki eta profesionalki. Ekoaldek une honetan berrogeita hamar profesional ekologiko baino gehiago batzen ditu, hainbat sektoretakoak: frutak, barazkiak, edariak, olioak, kontserbak, prestatutako jakiak, ogiak, haragiak, esnekiak eta bidezko merkatuko produktuak (kafea eta azukra).
EKOALDE elkartea 2018ko azaroan sortu zen, CPAEN/NNPEKek, INTIA (Elikadura-nekazaritzako Teknologia eta Azpiegituren Nafarroako Institutua) eta AENren (Nafarroako Enpresa Ekologikoen Elkartea) eskutik. 16.2 PDRaren markoaren baitan. Prozesu parte-hartzaile baten emaitza da. Horretan elikagai ekologikoak ekoizten dituztenei tresna bate matea bilatzen zen, era zuzen, bitartekaritzarik gabekoa, profesional eta efizientean, euren bezeroengana iristeko eta haiekin harreman garden eta zuzenak ezartzeko.
Mugarri bezala gauzatzen da, ezinbesteko tresna Nafarroako ekoizpen ekologikoaren garapenerako. Helburua kontsumitzaile profesionalek produktu ekologikoa eskuratzeko dituzten zailtasunak gainditzea da, eskaintza ban-bana egin ordez, era bateratuan eginez. Laster, beseroek www.ekoalde.org webgunearen bitartez egin ahal izango dute eskaria. Ekoaldek eskaria kudeatuko du, ekoizleekin harremana egingo du, merkantzia bilduko du, eskaria banatu eta faktura bateratua eskainiko dio bezeroari, prozesuak sinplifikatuz. Ekoizleek Ekoalderen eskaria jaso eta azpiegiturara eramango dute.
Ekoladek egun 53 operadore ekologiko barnebiltzen ditu, eta enpresa eta ekoizle gehiago batzen jarraituko du, ez baitu parte-hartzaile mugarik paratzen. Helburua, ekoizleen gehiengoa batzea izango da.
Elkarlaneko proiektua
Prentsaurrekoan Ana Barnadiaran, INTIA, José Luis Olloki, AEN, Edorta Lezáun, NNPEK eta Kiko Fernández Salinas, Ekoaldeko presidentea egon dira. Gainera Landa Garapenerako, Ingurugiro eta Tokiko Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde eta proiektuan parte hartu duten operadoreak ere egon dira.
Prentsaurrekoan azaldu denez, proiektua sektorearen beharretan hasten da, elkarlanerako proiektua da, NNPEKen parte-hartzea eta INTIA eta AENren laguntzaz.
Helburuak nekazal ekoizpen ekologikoaren sektorea dinamizatzea da, operadoreen elkarlana sustatuz jaki ekologikoen antolaketa eta banaketan. Horrela azpiegitura bat sustatzeko prozesua abiarazten da, jaki ekologikoen logistika eta banaketa era laburrean bermatuz. Kudeatzaileak ekoizleak dira.
Efizientzia ere ekonomia, gizarte eta ingurugiroaren jasangarritasunean oinarritzen da. Aurrerako helburu bat da estrategia bat diseinatzea jaki ekologikoen banaketa kolektiboen eskaerara egokitzeko.
Erakunde parte-hartzaile, bateratu eta demokratikoa izateko pentsatu da, bazkide guztiak barnebilduz eta erabakiak hartzerako orduan ahalmen bera izanik.
Produktu ekologikoen kontsumoa sustatzea
Ekoalde tresna kolektibo eta anitza da, nekazaritza ekologikoa sustatzen laguntzen duena eta produktu ekologikoaren kontsumoaren birkokatzea ahalbidetzen duena. Nahia da %100 ekologikoak, bertakoak eta jasangarriak diren produktuen kontsumoa sustatzeko tresna izatea: sasoiko jaki freskoak, ekoizpenean zein garraiatzerakoan karbono urratsa gutxiagotzen laguntzen dutenak, eta lurraldea antolatzea eta landa eremua garatzea posible egiten dutenak.
Ingurugiroa errespetatzea eta gure baliabide naturalak babestea ekoizpen ekologikoaren oinarrizko helburuetako bat da, baita elikadura jasangarria sustatzea ere.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org