Minbiziaren Aurkako Martxa bere XI. Edizioa ospatuko du hurrengo ekainaren 15an Iruñean, Ziudadela izango du irteera eta iritxiera puntua bezala. Martxa, Nafarroako Minbiziaren Aurkako Espianiako Elkarteak antolatuko du Iruñeko Udalaren laguntzaz.
Martxa, goizeko 11:00etan hasiko dena 5 kilometroko distantzia izango du Iruñeko kaleetatik, lasterketa bat baino gehiago da, ekitaldi ludiko eta solidario bat bihurtu delako azkeneko urteetan. Parte-hartzaileak bai oinez baita korrika ere egin dezakete. Izen-ematea ekainaren 13 arte izango da, online www.rockthesport.com webgunean edo presentzialki Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen Nafarroako egoitzan (Alzaina ibaia Kalea 31, 1. F, 9: 00etatik 14:00etara), AltaFit gimnasioetan eta El Corte Ingleseko kirol-instalazioan (kasu honetan ekainaren 14ra arte).
XI. Martxaren aurkezpenean enpresa kolaboratzaile asko egon dira, CPAEN/NNPEK-z gain MCA kontserben operadore ekologikoa, minbiziaren aurkako borrokari babesa ematen dion beste erakundeetako bat da.
Ekainaren 15ean goizeko 11:00etan ospatuko den ekitaldiak hainbat gune eta jarduera izango ditu Iruñeko Ziudadelan, horien artean Zona Gastronomiko bat prestatuko da, 11:30etatik 14:00etara Food Truck bat izango duena Reyno Gourmeten eskutik eta zuku eta pintxo solidarioak emango dira. CPAEN/NNPEK karpa bat ipiniko du, non yogurta eta mermelada ekologikoak banatu ditu.
Bide guzti horietatik bildutako funtsek ikerketa onkologikoa bultzatzeko eta minbizia duten pertsonei laguntzeko balioko dute, Iruñeko gizarteak gaixotasun hori duten pertsonekin duen konpromisoa ikusaraziz.
Nafarroako Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak eta Udalak eskerrak eman dizkiete erakunde laguntzaile guztiei, gaixotasunaren prebentzioan hain garrantzitsua den bizi-ohitura osasungarriak jarraitzearen garrantziaz herritarrak sentsibilizatzeko eta mentalizatzeko hartu duten konpromisoagatik.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org