Kontsultatu hemn Nafarroako establezimendu eta jatetxe jasangarrien liburuxka berria

Nafarroako Nekazaritza Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak (CPAEN/NNPEK) urtero bezala eguneratu du saltokien eta jatetxe jasangarrien sarea biltzen eta eguneratzen duen liburuxka.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Liburuxkak "Eco Hosto" bat, bi edo hiru sailkapenari atxikitako establezimenduak biltzen ditu. Sistema horrek tokiko produktu ekologikoen eta jasangarrien aldeko apustu-maila bereizten du. Dokumentuak kontsumitzaileei laguntzen die beren establezimenduetan elikagai ekologikoak lehenesten dituzten Nafarroako dendak eta jatetxeak erraz identifikatzeko.

Urtero liburuxka eguneratu berri bat egiten da zerrendako sarrera eta baja berriekin; oraingoan, Maisonnave hoteleko (Iruñea) jatetxea gehitu da jatetxe-sarean, eta Barrutia 12 (Elizondo) eta Azokoop-eko (Urdiroz) dendak salmenta-puntuen sarean.

Guztira 36 saltoki eta 23 jatetxe jasangarri izango dira.

Bi sare horien sorrerarekin, CPAEN/NNPEKek Nafarroako saltoki eta ostalarien konpromiso ekologikoa ikusarazi nahi du eta jendeari hurbileko elikagaiak erosteko eta kontsumitzeko aukera arduratsuak erraztu.

Liburuxkaren hurrengo edizioetan agertu nahi duten establezimenduak CPAEN/NNPEKekin harremanetan jar daitezke cpaen@cpaen.org helbidearen bidez.

Kontsultatu establezimendu guztiak hemen

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org