Bioterrak bere 20. urteurrena ekainaren 2, 3 eta 4an ospatuko du, ingurumena errespetatzen duten produktu eta zerbitzuekin konprometituta. Ibilbide oparoarekin eta jasangarritasuna erdigunean jarrita, askotariko produktu ekologikoak, bioeraikuntzaren eta energia berriztagarrien inguruko berrikuntzak eta ongizaterako produktu eta zerbitzuak izango ditu, baita hitzaldi-programa zabala ere.
CPAEN/NNPEK, urtero bezala, sektore ekologikoaren ezinbesteko hitzorduan egonen da. Kasu honetan, honako hauek parte hartuko dute: Finca La Noria Buñuelgo fruta eta barazki saskiekin, Ecológicos Aranda Faltzesko olioarekin, Isanatur olioarekin, Garesko ongailu eta prebiotikoarekin, Pastas Martinelli Beriaingo pastarekin, Gobeies ahabiekin, landare-kontserba eta perretxiko deshidratatuekin, Oteizako Fuente de Garos olioa, Izurzuko Erlan eztia eta Ekoalde Noainen dagoen elikagai ekologikoen zentro logistikoa, txikizkako merkataritza, Horeca kanala, jantoki kolektiboak etabarrei zerbitzua ematen diena. Gainera, Bagordi upategia Andosillako ardoarekin eta A Fortunatto Iruñeko kafearekin ere egongo dira Bioterran.
Showcookinga EKOchef CPAEN/NNPEKekin
Goiza Isiegas Nafarroako elikagai ekologikoen EKOchef berria da, produktu ekologikoa sukaldatu eta defendatuko duena eta sukaldaritzaren bidez kontzientziatzeko erronka onartu duena, bere plateretan elikagai ekologikoak erabiliz. Joan den urtean gurekin parte harte zuen eta
El futuro es ecológico! Aurrera goaz! kanpainako bideoa grabatu zuen. Bertan, elikagai ekologikoak sukaldean nola erabiltzen dituen azaltzen du.
Emango duen lehen showcookinga ekainaren 4an izango da, igandea, Bioterra azokan. Bertan, poivrade orburuak eta boletus eta kalabazin spaghettiaren tagliatellea prestatuko ditu azokan parte hartuko duten ekoizleen eta enpresen produktuekin.
CPAEN/NNPEKeko EKOchefeko hurrengo showcookingak Nafarroako VIII. Azoka Ekologikoan iraileko hirugarren asteburuan eta urriko lehen asteburuan Biocultura Bilbaon izango dira.