Bioterrako azoka ekainaren 4tik 6ra izango da Irungo Ficoban. Ecologicos Aranda, Ekoalde, Isanatur, Casa Paulina, Ekollaondo, Bardea Olioa, Frutos Secos Naturales, A Fortunato eta Finca La Noria dira azokara joango diren operadore ekologikoak. Gainera, Mirian Otxotorena CPAEN/NNPEKeko lehendakariak parte hartuko du ziurtagiri publikoari balioa emateko mahai-inguru batean.
Euskadiko produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azoka erreferentziala Irungo Ficobara itzuliko da ekainaren 4tik 6ra.
Urtero bezala, Nafarroako ekoizpen ekologikoaren ordezkaritza zabala izango du: Biotraillako (Buñuel) barazkiak, Afortunato Caféseko kafe ekologikoa eta bidezko merkataritzakoa, Ecologicos Aranda (Faltzes) eta Bardea Olioa (San Isidro del Pinar) eta Isanatur (Puente de la Reina) ekoizleen olioak, azken horiek ere kondimentariekin joanen dira. Ekoalde Nafarroako elikagai ekologikoen logistika zentroak lehen aldiz parte hartuko du azokan.
Mirian Otxotorena parte hartuko du mahai inguru batean. Ziurtapen publikoak ekoizpen ekologikoan duen garrantziari buruzko mahai-ingurua ekainaren 5ean izango da, larunbata, 12: 00etan, Ficobako 1. aretoan. CPAEN/NNPEKeko egungo lehendakariaz gain, hitzaldian parte hartuko dute Iker Iglesias ENEEKeko kideak eta Jose Antonio Rico CAECVko (Valentziako Erkidegoko Nekazaritza Ekologikoaren Kontseilua) presidenteak.
Bestalde, Jon Garai Ekoaldeko koordinatzaileak Bioterra programazioan parte hartuko du ere, eta ekainaren 4an, ostiralean, 12: 00etan, hitzaldia emango du Eraikiz Gunean. Ekoaldek Nafarroako elikadura sistemari egiten dion ekarpena izango da mintzaldiaren ardatza.
CPAEN/NNPEKetik Bioterrara joatea animatzen zaituztegu ekainaren lehen asteburuan, besteak beste, produktu ekologikoak, ehungintza, kosmetika ekologikoa, energia berriztagarriak eta bioeraikuntza ekoizten, lantzen eta banatzen dituzten enpresekin.
Informazio guztia hemen: http://bioterra.ficoba.org
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org