CPAEN/NNPEKeko Kontseilu Berrirako Hauteskundeak

Apirilaren 16ean CPAEN/NNPEKen Kontseilu berrirako hauteskundeak burutu ziren, honek kudeatuko du datozen 4 urteetan erakundea. EHNE da berriro ere sindikatu nagusia kontseiluko bost kideetatik hiru lortuz eta botoen %62,9. UAGNk bozeramaile bat gehiago izango du bozen %36,7 lortuta.  CPAEN/NNPEKek Kontseilu berria du, zehaztear badago ere ez baita itxi oraindik helegite tartea. EHNEren eskutik kontseilukide izango dira Edorta Lezaun, Fran Yoldi eta David Ruiz, eta UAGNren...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Apirilaren 16ean CPAEN/NNPEKen Kontseilu berrirako hauteskundeak burutu ziren, honek kudeatuko du datozen 4 urteetan erakundea. EHNE da berriro ere sindikatu nagusia kontseiluko bost kideetatik hiru lortuz eta botoen %62,9. UAGNk bozeramaile bat gehiago izango du bozen %36,7 lortuta. 

CPAEN/NNPEKek Kontseilu berria du, zehaztear badago ere ez baita itxi oraindik helegite tartea. EHNEren eskutik kontseilukide izango dira Edorta Lezaun, Fran Yoldi eta David Ruiz, eta UAGNren eskutik Alvaro Zirauki eta Adriana Otxoa.  

Kontseilu berriak UAGNko kide bat gehiago izango du, aurrekoan bakarra baitzuen. Kide bat ekoizle erroldatik eta bestea egile erroldatik izango du. EHNEk bere esktuik bi ekoizle eta egile bat izango du, egungo presidentea, Edorta Lezaun. 

Helegite tartea apirilaren 30ean itxiko da. Maiatzaren 6ean beremeak banatuko dira eta 9an Kontseiluko kideek karguak hartu eta presidente berria hautatuko dute. 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org