CPAEN/NNPEKk arrakasta handiz ospatu du 25.urteurrena, sektore ekologikoa sendotuz

Asteburu osoan zehar CPAEN/NNPEKen 25. urteurrena eta Nafarroako VI. Azoka Ekologikoa hartu ditu Noaingo Zentzumenen Parkeak. Milaka pertsona bildu dira ekitaldian, eta Nafarroako elikagai ekologikoen balioa nabarmendu da, nekazaritza ekologikoko 35 posturekin. Asteburu arrakastatsua izan da, ekoizpen ekologikoaren eta herritarren arteko topagunea. Gainera, Zentzumenen Parkean ospatzeak espazio berriak ahalbidetu ditu, hala nola abeltzaintza-erakusketa eta gastronomia ekologikoaren gune bat.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

CPAEN/NNPEKek 25 urte bete ditu urteurren arrakastatsu batekin, eta asteburu honetan elikagai ekologikoen merkatua, gune gastronomikoa, abeltzaintza erakusketa, musika eta animazioak izan dira Noaingo Zentzumenen Parkean. Ostiral arratsaldean hasi eta igande eguerdira arte, milaka lagun pasa dira parketik eta tarte atsegina izan dute, bai erosketak egiteko eta postu ekologikoak bisitatzeko, bai Geltokik kudeatzen duen gastronomia-gunean elikagai ekologikoak hartu eta dastatzeko, bai Ilundain Haritz Berri Fundazioarekin abeltzaintza-erakusketa bisitatzeko. Bisitarien eta salmenten kopuruak gora egin du; izan ere, ateak itxi baino lehen, postu asko produktuak agortzen ari zitzaizkien. 
 
CPAEN/NNPEK ekitaldiak izan duen harrera positiboa baloratu du. Sektore ekologikoaren ahalegina da, eta zuzeneko salmentaren alde egiten jarraitzen du, ekoizleen eta herritarren arteko topaketaren alde, eta Noaingo Zentzumenen Parkean bezalako leku atsegin batean. Kontsumitzaileek oso harrera ona izan dute, 35 postuetara hurbildu baitira produktu eta elikagai ekologikoak erostera, eta egun atsegina igaro dute, musikak, antzerkiak edo tailerrek girotuta.
 
Gainera, ostiral arratsaldean bisita gidatua egin zen alderdi politikoekin, eta horietan sektore ekologikoaren egoera jarri zen mahai gainean, ekoizpen ekologikoaren alde eztabaidatzeko eta lankidetza-bide berriak ezartzeko aukera bat izanik. Mirian Otxotorena CPAEN/NNPEKeko presidenteak eskerrak eman dizkie "azokara hurbildu diren guztiei, bai kontsumitzaileei, bai jendeari elikagaiak erakusten aritu diren enpresei".
 
Ekitaldi hau garrantzitsua da, bertatik bertara erakusten baitu zer ekoizten den, baina baita nork eta nola ekoizten duen ere, aurpegia jarriz ekoizleei, oso garrantsitsua jasangarritasunaz eta elikagai ekologikoen sustapenaz hitz egiten denean. Ekitaldi erreferentea da, bai ekoizleentzat, bai kontsumitzaileentzat, tokiko ekoizpen ekologikoaren topaketarako eta sustapenerako gune gisa.
 
Asteburuko datuak
Aurten 35 enpresa izan dira azokan, gehienak Nafarroakoak. Hain zuzen ere, 28 Nafarroakoak izan dira eta zazpi beste erkidego batzuetakoak. Jarduera paraleloei dagokienez, bai haurrentzako jarduerak, bai helduentzako jarduerak, jende askorekin eta giro onarekin egin dira. Hitzaldiak, kontzertuak, DJ saioak, tailerrak eta dastatzeak programa erakargarri bat izan dira 25. urteurren honetarako, eta ekitaldia, erosteko leku ez ezik, ikasteko eta gozatzeko leku ona ere izan da, elikagai ekologikoak eta jasangarritasuna ardatz hartuta.
 
Nafarroako sektore ekologikoa finkatuta
Gaur egun, ekoizpen ekologikoa hazten ari den sektorea da, bai ekoizpenari, merkaturatzeari eta bai kontsumoari dagokienez. Asteburu honetan ikusi denez, ekoizpen ekologikoa sektore estrategikoa da eta gaur inoiz baino beharrezkoagoa da ikusgarritasuna ematea eta ekoizpen ekologikoa sustatzea.
 
CPAEN/NNPEKek 25 urte bete ditu eta pozik dago urte hauetan guztietan nekazaritza ekologikoa sustatu duelako. CPAEN/NNPEKek 25 urte bete ditu 2.500 elikagai ekologiko ziurtaturekin eta hektareatan eta operadoreetan haziz: 741 operadore eta 62.000 hektarea baino gehiago ditu ziurtatuta.
 
Gainera, irailaren 24an, ostiralean, sektorearen urteko batzarra egin zen, operadore guztiei CPAEN/NNPEKek egiten dituen lanen berri emateko eta etorkizunari begira proposamenak jaso ahal izateko. Batzarraren ondoren, CPAEN/NNPEK sariak eman ziren. Sari horiek nekazaritza ekologikoan diharduten pertsonen eta laguntza-erakundeen ibilbidea aitortu nahi dute urtez urte. Oraingoan, Jesus Aranda Faltzesko nekazaria eta CPAEN/NNPEKeko lehen presidentea saria jaso zuen, nekazaritza ekologikoari eskainitako bizitza osoagatik, eta Noaingo Udala erakunde laguntzaileagatik.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org