Ekaina ekitaldiz beteta dator, eta horien artean daude Bioterra eta Organic Food Iberia azokak, non guztira Nafarroako 17 operadore ekologikok parte hartuko duten.
Bioterra
Ekainaren 3tik 5era, Euskadiko produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azoka egingo da Ficoban. Erreferentziazko azoka honek 19 urte daramatza ospatzen, eta Iruneraino Nafarroako 8 operadore ekologiko joango dira: Finca la Noria barazki ekologikoen saskiekin (Buñuel), Afortunato kafeak (Pamplona), Ecoprolive olioa eta ongailuak (Puente la Reina), Pasta Martinelli (Beriain), Casa Paulina marmeladak (Artaza), Ekollaondo arrautzak eta esnekiak (Iruñea), Ecoprolive olioa (Puente la Reina), Pasta Martinelli (Beriain), Jesus Aranda olioa (Faltzes), Erlan eztia (Izurzu)
Organic Food Iberia
Organic Food Iberia sektore ekologikoko profesionalentzako Iberiar Penintsulako erreferentziazko nazioarteko azoka da, Espainiako, Portugalgo eta munduko ekoizle ekologikoen topagunea. Ekainaren 8an eta 9an egingo da IFEMAn (Madril), eta Nafarroako 9 operadorek parte hartuko dute: Tribal Trading olioa (Corella), Larrezabal Eco gaztak (Altsasu), Isanatur Spain olioa (Gares), La Noria finka (Buñuel), Ékolo (Arroniz), Trevijano produktuak (Mendabia), Gumendi (Lodosa) eta Monjardin kontserbak (San Adrian).
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org